COVID-19 dela eta estimulazio-neurrien programa: Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetan alokairuaren ordainketa atzeratzea

2020 > COVID-19 dela eta estimulazio-neurrien programa: Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetan alokairuaren ordainketa atzeratzea

Eusko Jaurlaritzak, martxoaren 24ko Gobernu Kontseiluan, zenbait neurri adostu zituen enpresa eta autonomoentzat, Covid-19 dela eta sortutako osasun-krisiak eragindako ondorio kaltegarriak nahiz jarduera industria-jarduera gelditzearen eraginez sortutako ondorio ekonomikoak arintzeko asmoz

Martxoaren 24an, Gobernu Kontseiluak zenbait neurri hartzea erabaki zuen, COVID-19 birusa dela eta osasun nahiz industria mailetan bizi dugun egoera ikusita.

Euskadiko enpresa-egiturarako sortutako bestelako neurri orokorrez gain, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean instalatutako eta instalazioetan alokairu-erregimenean dauden enpresentzat neurri espezifiko bat sortu du.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak parkeetan alokairu-erregimenean instalatuta dauden enpresei zeharkako finantzaketa emango die, alokairu horren kobrantza atzeratuta.

Neurri hori garatzeko, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea eta Arabako Parke Teknologikoa) bezero guztiei jakinarazi die laguntzak jaso ahal izateko ezarritako baldintza orokorrak eta prozedura zein diren.

ONURADUNAK: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea osatzen duten hiru parke teknologikoetakoren batekin alokairu-kontratu sinplea edo erosketa-aukera biltzen duen kontratua sinatuta eta indarrean duen pertsona fisiko edo juridiko oro.

ATZERATZEKO EPEA: 3 hilabete, beste 3 hilabete gehigarritan atzeratzeko aukerarekin, 2020ko martxotik aurrera, 2020komartxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua argitaratu zen unetik zenbatzen hasita.

ATZERATZEKO ESKAERAK EGITEKO PROZEDURA:

1.– Atzeratzeko eskaera egiteko epea zabalik egongo da osasun-alarmaren egoera amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 60 egun natural pasatu arte.

2.- Interesa duten enpresek, martxoaren 30etik, astelehenetik, aurrera, https://encuestas.parke.eus/index.php/328741?lang=eu webgunean izango dute eskuragarri atzeratzeko eskaera betetzeko formularioa.