COVID 19 PARKEKO FOROA, orainaldia eta etorkizuneko erronkak

2020 > COVID 19 PARKEKO FOROA, orainaldia eta etorkizuneko erronkak

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, hirugarren urtez jarraian, Foro Parke ekimena antolatu du; Sareko enpresen artean sinergiak finkatzeko eta elkarren arteko ezagutza sustatzeko gunea.

Aurtengo edizioan, koronabirusaren pandemiak eragindako gorabeherak direla eta, foroa webinar formatuan egin da eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko parkeetako 12 enpresak hartu dute bertan parte

 

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hirugarren urtez jarraian antolatu du Foro Parke ekimena. Aurtengo edizioan, eta bizi ditugun gorabeherak direla eta, Foro Parke COVID-19 izena izan du eta webinar formatuan egin da.

Foroaren helburua da elkarren ezagutza sustatzea, eta beren lan profesionala parkeetan garatzen duten enpresen eta pertsonen arteko lankidetzak ahalbidetuko dituzten konfiantzazko harremanak finkatzea.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalza izan zen Foroa inauguratzearen arduraduna eta honako hau nabarmendu nahi izan zuen: “parkeetako enpresek eta zentro teknologikoen ekarpen, eskaintza, elkartasun eta konpromiso sozial handia”. Zuzendari nagusiak ere honako hau aipatu zuen: “ustekabeko pandemia honek Sarea Nazio Batuek ezarritako Giza Garapen Jasangarriko helburuak ezartzeko lanean harrapatu du. Ingurumen, politika eta ekonomia mailako erronkei aurre egiteko bultzatu dituzte helburuak”. “Ekimen asko identifikatu dugu, bereziki biozientzia arloan. Gaur arretagune bihurtu nahi ditugu denek ezagut ditzaten, elkarren artean edo beste eragile batzuekin konekta daitezen… Detektatu ditugun ekimen hauek beren gaitasun zientifiko-teknologiko bikainak aprobetxatu dituzte COVID-19aren ondorioz sortu diren behar ugariri erantzuna ematen dieten irtenbideak garatzeko”, gehitu zuen Itziar Epalzak. Amaitzeko, honako hau ondorioztatu zuen: “Euskadiko Parke Teknologkoen Sarea nazioarteko erreferentziazko ekosistema da gero eta jasangarriagoa eta aurreratuagoa den gizarteari egiten dion ekarpena eta bertako berrikuntza direla eta. Begirada asko dago jarrita gaur esaten eta partekatzen duten horretan. Gure helburuetako bat betetzeko gaude: ezagutzaren eta talentuaren transferentzia”.

 

Guztira, 12 enpresak egin zuten uneotan garatzen ari diren lanaren inguruko aurkezpena “elevator pich” formatuan (5 minutu inguruko aurkezpen laburra). Enpresa haietako askok lan egiteko modu berrietara egokitu edo haien ahaleginak sendotu behar izan dituzte pandemiak eragindako beharrei erantzuna emateko.

Enpresa parte-hartzaileek pandemia garaian bideratu zituzten proiektuen eta egindako ekarpenaren inguruan hitz egin zuten. Gainera, kasu batzuetan, oraindik ere proiektu horietako batzuen gainean ari dira lanean: Erictel hiritarren lankidetzarako aplikazio berritzaile batez hitz egin zuen, Abyntekek COVID-19arekin lotutako antigorputzei eta bioerreaktiboei buruzko bere lana aurkeztu zuen, Achucarrok Sars-CoV-2en infekzioa blokeatzeko proteinen inguruan hitz egin zuen, Optimus 3Dek bere fabrikazio gehigarriko prozesuez, Grapheneak diagnostikora aplikatutako grafenozko biosentsoreez, Biolan Healthek test serologikoa sortu izanaz, Vicomtechek jarduera industrialera itzultzeko inteligentzia artifizialeko sistemaz, Ikusik konektagarritasuneko irtenbideez, eProcess-medek inteligentzia artifizialean oinarritutako jarraipenaz eta diagnostikoaz, CIC bioGUNEk bere ikerketa biomedikoaz, Ibermáticak arakatzea egiteko sistema prebentiboari buruz eta I+Medek irtenbide hidroalkoholikoen inguruan egin du lan.

Aurkezpenak egin ostean, bi aldebiko 14 topaketak egin dituzte webinar bidez parte-hartzaileen eta esku hartu dute enpresen artean. Horretarako, azaldutakoa sakondu, eztabaidatu eta lankidetza profesional posibleak aztertu ahal izateko 6 areto birtual egokitu dira.

BERRIKUNTZAREN GUNE NAGUSIA

Aurten, berrikuntza gisa, “Berrikuntzaren Gune Nagusia” izeneko dinamika egin dute. Horren bidez, parte-hartzaileei galderak egin dizkiete barneko txat baten bidez erantzun ahal izateko. Galdera guztiak COVID-19aren ondorioz enpresek bizi izan dute egoerarekin lotuta zeuden.

Besteak beste, honako galdera hauek egin dituzte: zer alderdi gehitu duten eta gero ere mantendu beharko litzatekeen, zer prozesu egiteari utzi beharko zioketen, zer ekimen sendotu beharko litzatekeen edo zein diren orain arte ezarri ez dituzten eta abian jarri beharko liratekeen neurriak.

Gai horiekin lotuta emandako erantzunak ugari eta era askotakoak izan dira. Besteak beste, honako behar hauek azpimarratu dituzte: telelana, lankidetza eta elkarlana mantentzea eta/edo bultzatzea, beharrei aurre hartzea eta horietara egokitzea, bezeroarekiko gertutasuna sendotzea, aliantzak areagotzea, erantzun bizkor eta arinak eskaintzea eta pertsonen arteko harremanak bultzatzea.

BALORAZIOA

Guztira, 23 erakundetako 42 profesionalek hartu dute parte aurtengo edizioan. Topaketak egin dituzten hizlariek eta bertaratutakoek oso positibotzat jo dute Foroa, bai eta beren negozioa garatzeko eta/edo etorkizuneko lankidetzak sortzeko laguntza ere, horrelako ekimenen funtsezko helburuetako bat baita. Erakundeetako batek adierazi duenez, “Aldebiko bilerak aukera ona izan dira sarrera bat egiteko eta eduki tekniko gehiago duten geroko bileretara bideratzeko. Gure kasuan, webminarraren egunean 4 bilera egitetik 2 bilera tekniko programatuta ditugu aste honetarako “.