Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta ASPEGIk lankidetza-hitzarmena sinatu dute, emakumeak zientzian eta teknologian duen eginkizuna eta zaletasun berriak sortzeko laguntza sustatzeko

Albisteak > 2019 > Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta ASPEGIk lankidetza-hitzarmena sinatu dute, emakumeak zientzian eta teknologian duen eginkizuna eta zaletasun berriak sortzeko laguntza sustatzeko

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak eta Nerea Ibáñez ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien elkarteko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute; haren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute elkarrekin lan egiteko, besteak beste, emakumeak zientzian eta teknologian duen eginkizuna sustatzeko eta emakume gazteenen artean zaletasun berriak sortzeko laguntza bultzatzeko.

Gipuzkoako Parkeak eta ASPEGI elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute; haren bidez, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute, emakumeek enpresa-munduan duten eginkizuna eta eskubideak aitortzeko ekintzak eta ekimenak aurrera eramateko.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, bere 2017-2020rako Plan Estrategikoaren barruan, zenbait jarduera antolatzen ditu, emakumearen eginkizunak zientzian eta teknologian duen garrantzia ikusarazteko. Nabarmentzekoa da parkeek Emakunderen Berdintasun Foroan edo Ciencia y Tecnología en Femenino proiektuan izan duten parte-hartzea, bai eta Deustuko Unibertsitatearen Inspira adierazpenarekiko atxikipena ere, emakume gazteen artean zientzia-zaletasunak sustatzeko asmotan. Une hauetan, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea bere Berdintasun Planarekin amaitzen ari da.

Bestalde, ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta haren helburua da emakumeak lanbide- eta enpresa-munduan sustatzeko eta bideratzeko ekimen eta jarduerak sustatzea.