Enpresak

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea berrikuntza eta talentua biltzen dituen eremua da eta bereziki biozientziaren arloan. Hain zuzen ere, Europar Batasunaren Kontseiluak industria eta herrialdeak garatzeko beharrezko espezializazio adimentsuaren eremu gisa markatutako sektore estrategikoetako bat da.
  • Gaur egun, 6.336 langile ditu 192 enpresatan banatuta.
  • Langileen % 56 goi mailako tituludunek osatzen dute eta, % 30k I+G arloan egiten du lan.
  • 2022an, 1.405 milioi euroko fakturazio bateratua erregistratua zuten.
  • I+G-an 172 milioi euro inbertitu zuten.
  • Gipuzkoako Teknologia Parkeak BPGan duen inpaktua % 4koa da, enpleguan, % 4,5ekoa, eta bildutako diruari dagokionez, % 3,8koa.

1995ean sortu zenetik, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak biltzen du Gipuzkoako enpresek berrikuntza eta know-how-a lotzeko egiten duten esfortzua, jakintza batetik bestera naturaltasunez pasa dadin, denon artean, gizarte aberatsagoa eta ekonomikoki iraunkorra izan dadin lortzeko. Elkarrekin, talentua eta sorkuntza batzen diren gunea sortu dute, eta horren erakusgarri nagusia biozientzian sektorean dago; sektorean lider diren enpresen kontzentrazioari esker, Parkea nazioarteko erreferentzia bihurtu baita.

Gipuzkoako Teknologia Parkea Euskadiko Parke Teknologikoen Sare barruan dago. Euskadiko politika industrialean berrikuntzari eta nazioartekotzeari rol protagonistak ematearen aldeko apustua pilatzen duen talentuaren eta ezagutzaren ekosistema da. Sarea dagoeneko sendotuta dago I+G sektorea enpresen sarera transferituko duen eragile egituratzaile gisa eta 647 enpresa biltzen ditu hiru parketan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) banatuta. Horiek guztiak, banaka, berrikuntzagune erabakigarri bihurtu dira eta “sarean” autonomia-erkidegoan aberastasuna eta ongizatea sortzeko talentua, ikuspegia eta ezagutza partekatzen dituzte.

192 ENPRESA BAINO GEHIAGO