2019ko Sozietateen gaineko Zerga: berritasunak eta pizgarriak, hurrengo likidazioari begira

26 maiatza, 2020  

Sede ADEGI

Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa

2020/05/26 – 2020/05/26

Jardunaldiak mintegiak programak eta foroak

(2020/05/26 – 2020/05/26)

2019. ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergaren kanpainaren hasiera hurbil dagoela, komeni da zerga horren zenbait elementu berrikustea. Batik bat, komeni da edozein aldaketa kontuan hartzea, enpresen egungo eta etorkizuneko baliabideak optimizatze aldera, indarreko lege-araudia betez.

Kasu honetan, aurreikusitako epe berezieieman behar zaie arreta, bai kontuak onartzeko orduan bai zergaren autolikidazioak aurkezteko orduan, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta.

GARRIGUES-en laguntzarekin antolatzen dugun Webinar honen bitartez, aipaturikozergaren likidazio egokia erraztu nahi dugu, baldintza berriei erreparatuz (zerga-tasa, gutxieneko zerga-ordainketa?), eta baita aurrean dugun testuinguru ekonomiko zailean erabil ditzakegun zerga onurei eta pizgarriei ere arreta emanaz.

Horri buruz hitz egiteko, zergetan bi aditu izango ditugu gurekin, Pablo Díez eta María Soledad Solans, Garrigueseko bazkideak biak ala biak.

Saioarekin bat egiteko, jarraitu honako urrats hauek:

Jardunaldian izen-ematea egin

Jardunaldia jarraitu ahal izateko Zoom plataforman satzeko esteka bat jasoko dezu.

Hizlariari egin nahi dizkiozungalderak zoom-txatean jasoko dira.

Jardunaldia amaitu ondoren, asebetetze-inkesta bidaliko dizugu. Bete inkesta, mesedez.

ADEGIko kideak diren enpresentzako soilik

Informazio gehiago eta izen-ematea