TAILERRA WordPress nola azeleratu eta Google Pagespeed-en arabera 90 abiadura-puntu lortu

31 martxoa, 2020

BIC Gipuzkoa. Paseo Miramon 170, 3ª. 20014 San Sebastián

Paseo Miramon 170, 3ª. 20014

2020/03/31-tik aurrera 2020/04/01 arte
WordPress CMS motela al da berez? Egia esateko, WordPressen oinarria nahiko araztuta eta aztertuta dago eta abiadura karga optimoak lor ditzake. Oro har, pluginak eta txarto programatutako txantiloiak dira WordPress-en egindako webgune bat moteltzen dutenak.

WordPressen garatutako webgune bat gehien moteltzen duen beste arazoetako bat kanpo galeriak eta hirugarrenen baliabideak dira, esaterako: ikono-galeriak edo CSS eta JavaScript liburutegi oso handiak.

Azkenik, WordPress-en beraren barne baliabide batzuk ere, zeinak askotan erabili egiten ez diren, karga-ilaratik ezabatu egin daitezke; horrela, zerbitzarirako deiak murriztu eta errendimendua hobetzen da.

Tailer honetan, webgune bat optimizatzen ikasiko dugu, zerotik hasita. Hasierako abiadura neurtuko dugu eta, ikasiko ditugun hainbat teknika aplikatu ostean, beste neurketa bat egin eta emandako aurrera pausoak egiaztatuko ditugu.

Honako hauei zuzenduta dago:Web garapeneko profesionalak, WordPressen egindako webgunea optimizatu behar duten enpresak eta ETEak. Programazioko ezagutzak izatea beharrezkoa da.

Informazio gehiago