Arduradunaren identifikazioa:
EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA (EPTS), honako sozietate hauek osatutakoa:
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Pribatutasun-politika hau interesdunak EPTSri ematen dizkion datu pertsonal guztientzako da aplikagarria, baita EPTSk bere webguneen bidez eta beste edozein komunikabideren bidez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duen pertsona fisiko ororentzat ere. EPTSren pribatutasun-politikaren helburua zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun gardentasunez azaltzea da, datuak babestearen inguruan indarrean den araudia betez.
EPTS Euskadiko hiru parke teknologikoen multzoa da. Eusko Jaurlaritzak sustatutakoak dira parke horiek, Euskadin industriaren dibertsifikazioa eta teknologia eta berrikuntzaren besterentzea eta hedapena sustatzeko.
Interesdunak EPTSrekin harremanetan jarri ahal izango du arduradunaren identifikazioan azaldutako informazioaren bidez.
Zer xederekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak, eta zer legitimaziorekin?
EPTSk Tratamendu Jardueren Erregistro bat du eta hor daude zehaztuta tratamenduaren arduradun den aldetik egindako honako tratamendu hauek:
TRATAMENDUA, DBEO | DBEO-REN XEDEA | LEGEZKO OINARRIA |
Hautagaitzak | Hautaketa-prozesuetara, autohautagaitzetara, beka eta lan-poltsetara aurkezten diren pertsonen curriculumen kudeaketa. |
Baimen esplizitua Kontratu aurreko harremana |
Komunikazioak | Jardueren eta zerbitzuen komunikazioak, buletinak eta mailinga bidaltzea. |
Interes legitimoa 34/2002 Legea betetzea |
Kontratazioa eta lizitazioak | Kontratazio-prozesuen kudeaketa | Kontratu-harremana |
Harremanetarako pertsonen kudeaketa | Kontaktuen datu-basearen kudeaketa (bezeroekin, hornitzaileekin, erakundeekin, administrazio publikoekin eta sozietateekin, oro har, lotutako pertsonak) | Bidezko interesa negozioko eta merkataritzako harremanak mantentzeari dagokionez. |
Ekitaldien kudeaketa | EPTSk antolatutako ekitaldi eta jardueretan izena ematen duten pertsonen datuen tratamendua. |
Interesdunaren onespena, hala dagokionean. Interes legitimoa. 34/2002 Legea betetzea Kontratu-harremana |
Bideozaintza | Kameren bidez irudiak grabatzea eta ikustea, instalazioen segurtasunerako. | Interes legitimoa. |
Tratamendu Jardueren Erregistroaren inguruko xehetasun gehiago jakin behar izanez gero eta behar bezala justifikatuta, PARKEra jo dezakezu, identifikatutako edozein bidetatik.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
EPTSk haren eraginpekoen datuak gordeko ditu erakundearekiko harremanak irauten duen bitartean, eta ondoren, aplikagarri den legeri bakoitzak ezarritako artxibatze eta dokumentatze araudian ezarritakoaren arabera gordeko dira datuak. Eskubide bat eskatuz gero, zure datuak ezabatuko dira, eskatutako eskubidearen arabera.
Nork du zure datuetara sartzeko aukera?
EPTSk datu pertsonalak laga edo komunikatu egin ahal izango ditu administrazio publikoekin dituen betebeharrak betetzeko, une bakoitzean indarrean den legeria betez hala eskatzen denean.
Zer eskubide dituzte eraginpekoek?
Honen bidez jakinarazten dizugu eskubide hauek balia ditzakezula:
Eskubide horiek doan baliatu ahal izango ditu interesdunak eta, hala dagokionean, haren ordezkariak, helbide honetara eskaera bat idatziz bidalita: rgpd@parke.eus
Aipatu ditugun eskubide horiez gain, interesdunak eskubidea izango du emandako onespena edozein unetan bertan behera uzteko, eta onespena bertan behera uzte horrek ez dio eragingo aurretik eginiko tratamenduaren zilegitasunari. EPTSk interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du aplikagarri den legeak horretarako aukera ematen duen heinean.
EPTSk interesdunari gogorarazten dio eskubidea duela dagoen herrialdeko kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat jartzeko.
Baja komunikazio komertzialak jasotzeko zerbitzuan
Interesdunak eskubidea du komunikazio komertzialak jasotzeari emandako onespena edozein unetan bertan behera uzteko, besterik gabe, EPTSri jakinarazpen bat bidalita, esanez ez duela jarraitu nahi komunikazio komertzialak jasotzen. Horretarako, interesdunak komunikazio bakoitzean egongo den estekan klik egin ahal izango du eta horrela, bertan behera geldituko da komunikazio komertzial elektronikoak jasotzeko zerbitzua. Bestela, emandako onespena bertan behera utzi ahal izango du rgpd@parke.eus helbidera komunikatu bat igorrita.
Zer segurtasun-neurri dugu ezarrita?
EPTSk konpromisoa hartu du datu pertsonalak isilean gordetzearen eta datu horiek gordetzeko betebeharra betetzeko, eta hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea gerta ez dadin, aplikagarri den araudiak ezarritakoa betez.
EPTSk arlo teknikoari eta antolaketakoari dagozkion segurtasun-neurriak ezarrita ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea gerta ez dadin, eta horretarako kontuan izan ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak, bai giza ekintzetatik etorritakoak, bai ingurune fisiko edo naturaletik etorritakoak, aplikagarri den araudiak ezarritakoa betez.
Estekak eta Sare Sozialak
EPTSren web orriak EPTSk operatzen edo kontrolatzen ez dituen beste gune batzuekiko hiperestekak izan ditzake.
Gainera, EPTS sare sozial eta plataforma ezberdinetan agertzen da, hala nola Facebook, Twitter, Instagram edo YouTube. Sare hauetara edo beste batzuetara sartzean, kontuan izan behar da plataforma bakoitzak ezarrita dituenak direla erabilera-baldintza aplikagarriak, eta baldintza horiek ez ditu EPTSk zehazten.
Horregatik, EPTSk ez du webgune, sare sozial eta plataforma horien edukien zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna bermatzen, ezta horien pribatutasun-praktiken erantzule egiten ere. Mesedez, zure informazio pertsonala EPTSkoak ez diren webgune hauei eman aurretik, kontuan izan datuen babesaren arloan horiek betetzea gurearen desberdina izan daitekeela.
Youtubeko bideoak erakusten badira, YouTubeko zerbitzuen API erabiliko da, eta bertan aplikatzen dira:
Pribatutasun-politika aldatzea
EPTSk pribatutasun-politika aldatu ahal izango du une bakoitzean indarrean den legeri aplikagarria betez. Nolanahi ere, pribatutasun-politikan aldaketaren bat eginez gero, behar bezala jakinaraziko zaio eraginpekoari, hala, bere datu pertsonalen tratamenduan egindako aldaketen berri izan dezan eta aplikagarri den araudiak hartara behartzen badu, eraginpekoak onespena eman dezan.
EPTSren pribatutasun-politika 2021ko abenduaren 21an eguneratu zen azkenekoz.