Aurkezpena

1995ean sortu zenetik, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak biltzen du Gipuzkoako enpresek berrikuntza eta know-how-a lotzeko egiten duten esfortzua, jakintza batetik bestera naturaltasunez pasa dadin, denon artean, gizarte aberatsagoa eta ekonomikoki iraunkorra izan dadin lortzeko. Elkarrekin, talentua eta sorkuntza batzen diren gunea sortu dute, eta horren erakusgarri nagusia biozientzian sektorean dago; sektorean lider diren enpresen kontzentrazioari esker, parkea nazioarteko erreferentzia bihurtu baita.

Gaur egun 192 enpresa biltzen ditu. Horietan 6.336 lagunek lan egiten dute eta guztira 1.405 milioi euroko fakturazioa osatzen dute. Hala, Gipuzkoako BPGari 964 milioi euroko ekarpena egiten diote, hau da, Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren % 4 Gipuzkoako Parke Teknologikoan sortzen da eta bertako enpresen Foru Ogasunari 147,6 milioi euro ematen dizkiote, hau da, Gipuzkoan zergetan biltzen denaren % 3,8.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea Euskadiko Parke Teknologikoen Sare barruan dago. Euskadiko politika industrialean berrikuntzari eta nazioartekotzeari rol protagonistak ematearen aldeko apustua pilatzen duen talentuaren eta ezagutzaren ekosistema da. Sarea dagoeneko sendotuta dago I&G sektorea enpresen sarera transferituko duen eragile egituratzaile gisa eta 618 enpresa biltzen ditu (autonomia-erkidegoan daudenen % 0,9) hiru parketan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) banatuta. Horiek guztiak, banaka, berrikuntzagune erabakigarri bihurtu dira eta “sarean” autonomia-erkidegoan aberastasuna eta ongizatea sortzeko talentua, ikuspegia eta ezagutza partekatzen dituzte. Enpresekin batera egiten dute lan Euskadiko hiru unibertsitateek, oinarrizko ikerketa-zentroek eta bikaintasunekoek (Basque Excellence Research Centres), inkubategiek, teknologia-zentroek, klusterrek eta elkarte profesionalek. Elkarrekin, parkeen sareak balio erantsi altuko zerbitzuen aukera zabala eskaintzen die ekintzaileei. Horiei esker, haien proiektuak baldintza onenetan eraman ditzakete aurrera.

Gure bazkideak

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako enpresa publikoa da. Bazkideak SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea ( % 67,11), Gipuzkoako Foru Aldundia ( % 20,45), Donostiako Udala ( % 5,24) eta Kutxabank finantza-erakundea ( % 7,20) dira.