[:es]El 5 de mayo se celebrará la VII CARRERA POPULAR del Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia[:eu]Maiatzaren 5ean egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen VII HERRI LASTERKETA

• Aisiatek elkarteak antolatuta,bost froga ezberdin egingo dira: VII. Herri Lasterketa, 10.000 metroko Bizkaiko III. Errepide Txapelketa, Euskadiko Egokitutako VI. Kross labur eta luzea, II. Patin lasterketa eta Haurrentzako lasterketa.
• Aurten, Fermin Cacho atletak hartuko du parte.
• Maiatzaren 3an amaituko da izena emateko epea.

Urtero legez, aurten ere Herri Lasterketa egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, maiatzaren 5ean. Aisiatek elkarteak antolatuta, lasterketaren VII.edizioa izango da aurtengoa eta bost froga ezberdin egingo dira:

– II. Patin lasterketa (16:30)
– VII. Herri Lasterketa – 10.000 m (17:30)
– 10.000 metroko Bizkaiko III. Errepide Txapelketa – 10.000 (17:30)
– Euskadiko egokitutako VI. Kross labur eta luzea (17:40)
– Haurrentzako lasterketa (18:30)

Aurten, Fermin Cacho atletaren parte hartzea izango du Herri Lasterketak.
Izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da.
Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, bisitatu Aisiateken web gunea: www.aisiatek.net

  • Iturria: BZTP
  • Data: 2012/04/24