Barcelona Meeting Point – BMP

Arabako Teknologi Parkeak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin batera, Barcelona Meeting Point – BMP Azokan parte hartuko du, Nazioarteko Higiezinen Areto Profesionalean, urriaren 20tik 24ra Bartzelonan.

Ekitaldiak bide ematen du sektoreko pertsona garrantzizkoenekin harremana izateko, azken joerak ezagutzeko eta inbertsiorako aukerarik onenak aurkitzeko.

Erakusle denez, Arabako Teknologi Parkeak badu eguneko gonbidapenik hara joan nahi duten Parkeko enpresa guztientzat. Interesik baduzue, Eraikuntza Nagusian har ditzakezue gonbidapenak. Nahitaezkoa da aldez urretik eskaria egitea: 945 010055 (lgonzalez@pt-alava.es)