- Eusko Jaurlaritza ekoizpen hori Euskadin posible izateko nazioarteko proiektuaren partnerra da
- VIRALGEN Vector Core terapia genikorako bektore birikoak egiten espezializatuta dagoen enpresa da; bigarren instalazioa eraikitzen ari da Donostian eta hura txerto horren ekoizpenerako baliatuko da.
-
Tapiak nabarmendu du Harvardek txertoan aurrera egitean, Euskadi prest egongo dela aukera hori bere gain hartzeko, “osasun-, gizarte- eta enpresa-arloko lehen mailako aurrerapena” baita.
-
Harvardek VIRALGEN aukeratu du bazkide gisa, bere moldakortasunagatik eta teknologia hori ekoizteko duen gaitasunagatik, eta espero du txertoa gizakietan aurtengo udazkenean probatzen hasi ahal izatea.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak txalotu egin du Harvardek jendaurrean adierazi duen hautaketa; haren bidez, Euskadin finkatuta dagoen enpresa bat, VIRALGEN, proiektu garrantzitsu horren partaide izango da.