Nabigatu Euskadiko Teknologia Parkeetan modu erraz eta intuitiboan. Erraz aurkitu ahalko duzu informazioa, baita Parkean dauden enpresa, eraikin eta zerbitzuak ere. Push-jakinarazpen-zerbitzua du aplikazioak, Euskadiko Teknologia Parkeen erakunde kudeatzailearen eta ParkeApp erabiltzen duten profesionalen edo pertsonen artean komunikazioa errazteko. Erabiltzaileen arteko hizkuntza-elkartrukea errazteko tresna ere badu aplikazioak. ParkeApp ezinbesteko tresna da enpresetako langileentzat eta Parkera bisitan datozenentzat. Deskarga ezazu telefonoan, Google Play edo App Store erabilita.