Parkea

Euskadiko Parke Teknologikoan, gizarterako etorkizun hobea sortzen dugu, azpiegitura berde eta adimentsuen bitartez. Etorkizuneko proiektuekin, bikaintasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude.

Nor gara?

Gizarterako etorkizun jasangarria eta oparoa eraikitzen ari gara

Euskadiko Parke Teknologikoko teknologia- eta enpresa-ekosistema hazkunde jasangarriarekin eta gure gizartearen ongizatearekin konprometituta dago. Oso atsegin dugu soluzio berritzaileak eta bikaintasunezkoak eskaintzea. Hori guztia, konpromiso soziala eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzen ditugun bitartean. Egin ezazu gurekin bat, guztiontzako etorkizun oparo eta jasangarri bat eraiki dezagun.

Ezagutu gehiago

Zergatik Parkea

Berrikuntza eta enpresa-garapen jasangarria

Lidergo teknologikoa, talentuaren sustapena, hazteko aukerak eta negozio-aukerak, lankidetza-sareak eta enpresa eta pertsonentzako zerbitzu bereizgarriak dira Parkea aukera berezi bihurtzen duten faktoreetako batzuk.

Jakin ezazu gehiago Zergatik Parkea atalari buruz

Gure konpromisoa

Euskadiko Parke Teknologikoaren jarduera haren Campusen mugetatik haratago doa, gizarte hobea, jasangarriagoa eta konprometituagoa sustatuz.

Euskadiko Parke Teknologikoan jasangarritasunaren eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzearen alde lan egiten dugu. Hainbat ekimenen bitartez, ekonomia jasangarriago baterantz eta pertsona guztientzako etorkizun hobe baterantz goaz.
Hasi gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzetik, eta zientzian eta teknologian genero-berdintasuna bultzatzeraino, irmoa eta iraunkorra da gure konpromisoa.

Ezagutu gure konpromisoa