Leioa

Enpresen eta ikerkuntza zientifikoaren arteko elkargunea izanik, jakintza-transferentzia eta berrikuntza bultzatzen ditu Leioako Campusak.

Campusari buruz

Enpresen eta unibertsitatearen arteko zuzeneko komunikaziorako espazio bihurtzeko bokazioz sortu zen Leioako Campusa.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko kanpusaren ondoan dago, Leioa udalerrian, eta Campus Zientifiko gisa sortu zen hasieran. Teknologia aurreratuko eta esperimentazioko proiektuak kokatzen dira han, zientzia aplikatuen presentzia handiarekin. Ikerkuntzaren arloarekin duen loturari esker, Leioako Campusa garapen zientifikoaren abangoardian kokatzen da, eta Campusaren instalazioak transferentzia-proiektuak garatzeko espazio aproposa dira.

Ikusi Campusaren mapa

Campuseko zerbitzuak

Leioako Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Aretoak eta lan-espazioak alokatzea

Leioako Campusak ekitaldiak, laneko batzarrak edo jarduera profesionalak egiteko alternatiba integral, malgu eta eskuragarriak eskaintzen dizkizu.

Edozein behar duzula ere, zure ekitaldirako edo laneko batzarrerako proposamen egokiak ditugu.

  • Erabilera anitzeko bost areto
  • Ekitaldi eta batzarretarako espazioa

Espazioak

Leioako Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Leioako Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Leioako Campusarekin.

Leioako Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu