Hernani

Gipuzkoako enpresetarako hazten ari den euskal berrikuntza- eta teknologia- ekosistemarako sarbidea.

Campusari buruz

Euskadiko Parke Teknologikoaren lehenengo hedapen-prozesuak Gipuzkoan izan duen emaitza da Hernaniko Campusa.

Gipuzkoako industriari erantzun berritzaileak ematera bideratutako proiektu finkatu batekin, Hernaniko Campusaren garapena eraikin berezi eta eko-jasangarri bat eraikitzearekin lotuta dago. 2024an hasiko dira instalazio berriak eraikitzeko lanak; 6.000 metro koadroko lursail batean eraikiko dira eta bulegoak, laborategiak eta I+Geko zentroak, besteak beste, egongo dira han. Horrela, Euskadiko Parke Teknologikoak ahalik eta gehien indartuko du Campus horrek lurraldeko enpresetarako izango duen erakargarritasun-gaitasuna.

Ikusi Campusaren mapa

Kanpuseko zerbitzuak

Hernaniko Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Espazioak

Hernaniko Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Hernaniko Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Hernaniko Campusarekin.

Hernaniko Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu