Zergatik Parkea

Enpresa-ekosistema jasangarri, teknologiko eta kolaboratiboa aurkituko duzu Parkean, berrikuntza eta enpresa-bikaintasuna bultzatzen dituena.

Sei arrazoi, gu aukera gaitzazun

Euskadiko Parke Teknologikoa aukeratzeko arrazoi ugari dago, baina Parkea aukerarik onena bihurtzen duten sei ideia nagusitan bateratu ditugu arrazoi horiek guztiak.

Irmotasunez egiten dugu ikerkuntzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua

Parkean daude euskal enpresa guztien % 1, eta eskualdean I+Gean egiten den gastuaren % 37 egiten dute.

Negozio-aukera handiak eta enpresa-hazkundea sortzen dugu

Merkatura iristen eta hazten laguntzen diegu enpresei; gainera, enpresa-ingurune konektatua eta kolaboratiboa bultzatzen dugu, konpainien eta erakundeen arteko aukerak sortzen dituena.

Talentua eta pertsonen gaitasunak bultzatzen ditugu

Uste dugu enpresetako profesionalak direla haien balio nagusia eta, horregatik, talentua inspiratzeko eta trebatzeko ekimenak bultzatzen ditugu.

Zure beharretara egokitutako neurrira prestatutako lan-espazioak ditugu

Gure azpiegitura modernoek start-up, scale-up eta multinazionaletarako bulegoak eskaintzen dituzte, 20 eta 2.800 metro koadro arteko lokalak, batzarretarako gelak, ekitaldietarako aretoak, coworking-erako gelak eta erabat urbanizatutako partzelak.

Zure ongizatea da gure lehentasuna, lanerako espaziotik haratago

Pertsonentzako pentsatutako zerbitzu, espazio eta azpiegitura ugari dugu, hala nola jatetxeak eta hotelak, haurtzaindegiak, berdeguneak, merkataritza-espazioak, kirol-guneak eta ongizate-zentroak.

Bizi-kalitate bikaina eskaintzen duen leku batean gaude

Kokaleku estrategikoa, industria-sektore sendoa duena, eta munduko leku guztietatik iristeko erraza dena, ingurune berdeekin, hondartzekin, kultura- eta aisialdi-eskaintzarekin eta munduko gastronomia onenetako batekin.

Sektore estrategikoak

Europako erreferente den Euskadiko Parke Teknologikoak Euskadiko sektore estrategikoen eraldaketa bultzatzen du, enpresa aurreratuen, talentuaren eta herrialdea eraldatzeko proiektuen kokaleku nagusi gisa.

Aeronautika Aeroespaziala

Sektorerako soluzio teknologiko berritzaileak garatzen ditugu, eta I+Garen esparruan enpresen eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatzen dugu.

Biosanitarioa

Gaixotasunen prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako soluzio pertsonalizatuak garatzen ditugu, berrikuntza bultzatuz eta enpresen nahiz ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatuz.

Soluzio digitalak

Soluzio teknologiko berritzaileen garapena sustatzen dugu, enpresen eraldaketa digitala eta berrikuntza indartuz.

Mugikortasun jasangarria

Sektorerako soluzio teknologiko garbi eta berritzaileak garatzen ditugu, jasangarritasuna eta ingurumenaren babesa sustatuz.

Fabrikazio aurreratua

Sektorerako soluzio teknologiko berritzaileak garatzen ditugu, industria-prozesuetako berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatuz.

Energia

Sektorerako soluzio teknologiko garbi eta eraginkorrak garatzen ditugu, energia-iturri berriztagarrien erabilera eta energia biltegiratzeko teknologia aurreratuak sustatuz.

Zure proiektuak Parke esperientzia bat merezi du

Zure proiekturako desberdintasuna markatzen duten zerbitzuak aurkituko dituzu hemen. Dei iezaguzu eta ezagut itzazu.

Harremanetarako