Gure konpromisoa

Parkea jasangarritasunarekin, berdintasunarekin eta berrikuntzarekin konprometituta dagoen erakundea da, etorkizun hobea lortu nahian. Erronka bakoitzaren aurrean, erantzun aktiboak planteatzen ditugu.

Parke Berdea, Smart Parkea

Parke jasangarria, irisgarria eta mugikortasun hobea izango duena lortzeko lan egiten dugu.

Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsaleko Planak lurraldea eta baliabideak modu arrazionalean erabil daitezen sustatzen du, parkeko espazio eta zerbitzu guztietan mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala bultzatuz.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Gure ildo estrategikoen bitartez, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuetan zuzeneko inpaktua izateko konpromisoa hartzen dugu.

Parkea Nazio Batuen Erakundeak 2030erako ezartzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko zereginean inplikatuta dago, 2021-2024 aldirako duen Plan Estrategikoaren bitartez. Plan horrek, Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik hamalauri heltzen die.

Ikus Garapen Jasangarrirako Helburuak

Gizartea

Genero-ekitatea sustatzen dugu, zientzia gizarteari hurbiltzen diogu eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzen ditugu.

Zientzian eta teknologian emakumeen eginkizuna bultzatzea eta hedatzea

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Planaren bitartez, emakumeek zientzian eta teknologikoan betetzen duten eginkizuna ezagutzera ematearen eta bultzatzearen alde lan egiten du Euskadiko Parke Teknologikoak. Plan horren erdigunean dago aukera-berdintasunarekiko konpromisoa indartzea, lan-munduan diskriminaziorik eza bermatzea eta espazio seguru eta jazarpenik gabea sortzea. Gainera, enpresekin eta erakundeekin lankidetzan, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko ekimenak sortu dira. Parkeak eginkizun aktiboa du Inspira TSTEAM proiektuan; genero-rolak desprogramatzea eta Euskadiko lehen hezkuntzako ikasleen artean bokazioak sustatzea da egitasmo horren helburua.

Emakumeek zientzian eta teknologian duten eginkizunari buruz gehiago jakiteko

Kultura zientifikoa eta teknologikoa sustatzea

Zientzia eta teknologia gizarteari hurbiltzeko ahalegina egiten dugu Euskadiko Parke Teknologikoan, kultura zientifikoa eta teknologikoa sustatuko dituen ingurune bat sortuz. Musik-fest proiektua, kros lasterketa, Aurkitu Parkean, Nordic Walking, kirol-txapelketak eta beste hainbat ekimenen bitartez, gizartearekin dugun konpromisoa indartu eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioa sustatzen dugu. Gure helburua da gizarte informatuago eta parte-hartzaileagoa eraikitzea, non guztiok izango dugun zientzia eta teknologia ulertzeko, erabiltzeko eta horien inguruan erabakitzeko aukera.

Gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea

Euskadiko Parke Teknologikoak enpresa, instituzio publiko eta erakundeekin lankidetzan lan egiten du, gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Arreta berezia eskaintzen zaio emakumeak promozionatzeari eta aukera- eta promozio-berdintasunari. Gainera, hainbat ekintza egiten da, hala nola Lanbide Heziketaren Esperientziaren Foroa, Bizitza zientifikoak, ikastetxeetara bisitak eta hezkuntzaren eta Zientzia eta Teknologiaren dibulgazioaren munduko eragileekin lankidetza.

 

Euskara

Parkean, gure ingurunea, gure kultura eta gure hizkuntza zaintzen ditugu.

Euskadiko Parke Teknologikoan, euskara gure estrategiaren berezko parte da, tokiko hizkuntza-errealitatearekiko erabateko errespetuzko ikuspegi batetik. Euskara lehenesten dugu komunikazioan eta kanpo-irudian, eta barne-mailan euskara komunikazio-hizkuntza izan dadin sustatzen dugu. Gainera, modu aktiboan parte hartzen dugu hainbat ekimenetan –Korrika, Euskaraldia eta Egunean Behin kasu–, gure lan-arloarekiko konpromisoa ez ezik, gizartearekin duguna indartzeko.