Donostia

Euskadiko Parke Teknologikoaren aitzindaria da Gipuzkoan, eta erreferentziazko Campusa hainbat sektoretan, Biozientziarenean, esaterako.

Campusari buruz

Miramongo ingurunean dago Donostiako Campusa, Donostiako hiri-bilbearen barruan, eta 1994ean jarri zen martxan.

Sortu zenetik, Gipuzkoako enpresek berrikuntzaren aldeko haien apustua garatu ahal izateko elkargunea da, instalazio moderno eta abangoardista batzuetan jakintza partekatuz. 30 urteko jarduera eta hazkunde jarraituaren ondoren, Donostiako Kanpusa nazioarteko erreferente nagusienetako bat da hainbat sektore kritikotan –Biozientziak kasu–, eta prestigio handiko enpresak eta proiektuak hartzen ditu.

Ikusi Campusaren mapa

Campuseko zerbitzuak

Donostiako Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Aretoak eta lan-espazioak alokatzea

Donostiako Campusak ekitaldiak, laneko batzarrak edo jarduera profesionalak egiteko alternatiba integral, malgu eta eskuragarriak eskaintzen dizkizu.

Edozein behar duzula ere, zure ekitaldirako edo laneko batzarrerako proposamen egokiak ditugu.

  • Erabilera anitzeko 7 areto
  • 250 lagunentzako auditorioa
  • 600 m2-ko erakusketa aretoa
  • Batzar aretoa
  • KreaGune – Sormenerako aretoa

Espazioak

Donostiako Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Donostiako Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Donostiako Campusarekin.

Donostiako Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu