Bilbao
Bizkaiko hiriburuaren hiri- eta gizarte-garapenarekin lotutako proiektu estrategikoa da, eta Zorrotzaurre berrikuntzaren uharte bihurtzera bideratuta dago.
Campusari buruz
Bilbao Campusa: teknologiako eta industria aurreratuko hiri-hub berria
Euskadiko Parke Teknologikoa badago Bilbon, nazioarte mailan paregabea den Campus Teknologikoaren eskutik, Zorrotzaurreren eraldaketa bizkortzeko diseinatua, berrikuntzaren, ezagutzaren eta industria aurreratuaren uhartean.
100.000 m² baino gehiago izango ditu Campusak, enpresa jarduerarako, berrikuntzarako eta ezagutzarako. Campusaren garapena eremu handi bitan doa aurrerantz: Ipar Punta eta Hego Punta. Ipar Puntan dagoeneko sendotzen ari dira teknologia aurreratuari, ingeniaritza zientifikoari, digitalizazioari eta fabrikazio aurreratuari lotutako proiektu estrategikoak. Hego Puntak 60.000 m2 izango ditu enpresa nahiz teknologia garapen berriak hartuko dituzten bost eraikinetan banatuta. Hartara, Campusaren edukiera handitzeaz gain, indartu egingo da nazioarteko proiekzioa.
Dagoeneko lanean diharduten erreferentziazko enpresak, zentro teknologikoak eta ekimenak ditu Bilbao Campusak; hortaz, hiriarekin konektatutako ekosistema bilakatu da, baita hiri-berrikuntzako eta teknologia aurreratuko Europako gune garrantzitsuenetakoa ere.
Ikusi Bilbao Campusa bideoa