s“Erronka bat Parkearentzat” lehiaketaren 4. edizioa irabazi duen ideiari itxura ematen hasiak gara. RUN 4 PARKEA Miramonen zehar egingo den lasterketa bat da, haren helburua izanik Parkean garatzen diren zientzia- eta berrikuntza-lanak ezagutzera ematea.

Garatze-bidean diren eta ekimen honen bitartez ezagutarazi nahi diren proiektu berritzaile bila ari gara une honetan. Lasterketan izena emango dutenek parte hartzen duten proiektuak babestuko dituzte lasterketan, izena emateko kuotaren zati bat eurek aukeratuko duten proiektuari doan lagata.

Aurkeztu zure kandidatura!:

 

Hurrengo formularioa bete ezazu, apirilaren 18a baino lehen.

https://goo.gl/forms/5iJST7tI2L0F50Hv2