UDALEKUAK 2017

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

UDALEKUAK_2017 (002)Arabako Teknologi Parketik, Hazian Kultur Elkartearekin batera, Udalekuak 2017 programa jarri dugu martxan. Ekainean eta uztailean izango da Arabako Teknologi Parkeko Eraikin Nagusian.

Udalekuak Programa 3 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekainaren 26tik uztailaren 28ra izango da, asteko bost bloke monografiko eta independentetan sailkatuta.

  • 1. txanda: ekainaren 26tik 30era
  • 2. txanda: uztailaren 3tik 7ra
  • 3. txanda: uztailaren 10etik 14ra
  • 4. txanda: uztailaren 17tik 21era
  • 5. txanda: uztailaren 24tik 28ra (uztailak 25 jai eguna da).

Jarduera guztiak ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Tailerrak, kirola, txangoak…

Udalekuak hasi aurretik, informazio-bilera bat egingo dute, garatuko diren jarduerak zehazteko.

Ordutegiak eta prezioak eranskinean daude.

Izena emateko epea maiatzaren 31era arte egongo da zabalik eta online egingo da. Parkeko enpresetako langileek beherapen bat izango dute.

Edozein informazio gehigarri nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen:

  • Tel.: 944 245 842 /945 010 055

Izen-ematea formalizatzeko urratsak:

  1. Bete formularioa (Klik bikoitza egin)
  2. Ordaindu programaren kostua, parte hartuko duen umearen izen-abizenak zehaztuta, kontu-zenbaki honetan: KUTXABANK ES61 2095 0000 70 9100586508
  3. Bidali egindako sarreraren ordainagiria email honetara: aisiuda@hazian.eus. (Ez dira kontuan hartuko urrats hau egin ez duten eskaerak).

Oharrak: Gutxieneko taldea: 12 parte-hartzaile txanda eta adin tarte bakoitzeko.

Borondatezko baja kasuan, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

Informazioa zuen interesekoa izango dela espero dugu.

ANIMATU!!