Arabako Parke Teknologikoko enpresek kalifikazio altua eman diete parkeak eskainitako zerbitzuei

Arabako Parke Teknologikoko enpresek kalifikazio altua eman diete parkeak eskainitako zerbitzuei

.Arabako Parke Teknologikoak inkesta egin die bezeroei, ematen dituen zerbitzuak ebalua ditzaten. Horrela, parkeak bezeroen asebetetze-maila ezagutzen du, eta hobetu beharreko zerbitzuak identifikatu. Emaitza orokorra 7,58-koa da.

.Beste tresna batzuen artean, Parkeak inkestak erabiltzen ditu, bezeroen asebetetze-maila jakiteko eta beharrezko hobekuntza-neurriak martxan jartzeko, ahal denean.

Aurten ere, Arabako Parke Teknologikoak inkesta egin die bezeroei, ematen dituen zerbitzuak ebalua ditzaten. Horrela, parkeak bezeroen asebetetze-maila ezagutzen du, eta hobetu beharreko zerbitzuak identifikatu.

Inkestak bost arlo ebaluatzen ditu: erabiltzailearen arreta, aretoen alokairua, azpiegiturak, enpresen berrikuntza eta sustapena eta zerbitzu orokorrak.

Erabiltzearen arretak jaso ditu baloraziorik onenak, bezeroek 8’4 eman baitiote 10etik. Eremu honetako alderdi guztiek 8tik gorako puntuazioa jaso dute.

Aretoen alokairuak ere puntuazio nabarmena izan du, 7,5, hain zuzen ere, eta horren barruan, azpimarratzekoa da aretoak erreserbatzeko zerbitzuak 8 jaso duela, bertako langileek emandako arretarengatik.

Azpiegiturek 7’8 lortu dute batez beste, horien artean berdeguneak, lorategiak eta urmaelak gailentzen direlarik (8’4).

Enpresen berrikuntzaren eta sustapenaren atalak 7’5eko puntuazioa izan du, eta Parkeak antolatutako jardunaldi teknologikoak ataleak 7,8 atera duelarik.

Azkenik, zerbitzu orokorrek jaso dute kalifikaziorik txarrena, 6’7, alegia. Hala ere, esan behar segurtasunak eta zaingoak 8’4ko puntuazioa izan dutela.