Eraikin Nagusiko bulegoak

Arabako Teknologia Parkeko egoitza Eraikin Nagusian dago. Eraikinaren beheko solairuan ekitaldietarako guneak daude, eta bulegoetarako guneak, aldiz, lehen solairuan. Eraikinak harrera-zerbitzua, segurtasuna 24/365, sarbideen kontrola eta CCTV sistema, komunak eta kafea hartzeko eremuak ditu gune komunetan. Eraikin Nagusiko erabiltzaileek Albert Einstein eraikineko jangelara eta BIC Araba eraikinean dauden aldageletara sarbidea dute.