TAILERRA Genially: komunikatu zaitez eduki bisual interaktiboarekin

Empieza en 9 Días

9 marzo, 2020 12:00 am

Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina Zamudio

Egiaztatuta dago jendeak denbora gehiago ematen duela eduki bisualak ikusten; izan ere, eduki bisualak testuak baino errazago interpretatzen ditugu eta guztiz hobeto gogoratzen ditugu. Genially eduki bisual interaktiboak sortzeko online plataforma bat da eta programazio ezagutzarik edo ezagutza informatikorik ez duten pertsonei zuzenduta dago.
Internetaren, diseinuaren eta ofimatikaren alorretako prestazioak barne hartzen dituen tresna horren bidez, modu desberdin batean komunikatzea ahalbidetuko digun edukia sor dezakegu: aurkezpenak, txostenak, infografiak, informazio-pilulak, jolasak eta baliabide didaktikoak, aurkezpen bideoak, story-ak eta abar.Genially plataformaren bidez lortutako emaitza aurrez aurreko aurkezpen batean erabili dezakegu, baita esteka baten bidez gure publikoarekin partekatu, webgunean argitaratu edo sareen bidez partekatu ere.

Genially plataformari esker gure enpresa-komunikazioa edo komunikazio profesionala hobetu dezakegu, izan ere, “baterako” tresna bat da, entzuleekin komunikatzeko eta entzuleak azkar eta erraz harrapatzeko eta hezteko balio duena.

Informazio gehiago