2019/12/12
Pablo Renaudek emango du trebakuntza-saio oso praktiko eta interaktibo hau. Merkataritza elektronikoko proiektu bat antolatzeko, eraikitzeko eta martxan jartzeko egin behar den bidean gidatuko gaitu, lehen salmentatik, hazkunde- eta errentagarritasun-faseraino.
Pablok, estrategia-definizio-exekuzio eredu bat eta hizkuntza ez-tekniko eta denontzat ulergarria erabiliz, oinarriak emango dizkigu erabaki egokienak hartzeko, eta merkataritza elektronikoan arrakasta izateko gure aukerak maximizatzen dituzten produktu, bezero, merkatu, teknologia, tresna, prozesu eta marketina aukeratzeko.
Pablo Renauden saio honekin, aurreztu denbora, saihestu akatsak eta areagotu online saltzeko proiektuaren salmentak eta errentagarritasuna. Pablok 20 urte daramatza onlineko negozioei aholkua ematen errentagarriagoak izan daitezen, eta sendoagoak, ekosistema digitalean bizi-bizian gertatzen ari diren aldaketekiko.
Norentzat:
Onlineko denden kudeatzaileak eta merkataritza elektronikoko marketineko profesionalak. Gutxienez Espainian edo nazioartean jarduten diren onlineko dendak, eta onlineko ...
2019/12/17
Paperik gabeko bulegoa, gaur egun, oraindik, erakunde askotan aplikatzeko kontu bat da eta, nahiz eta teknologia eremu profesional eta pertsonal guztietan oso azkar hedatu den, ez dute lortu administrazioaren eta pertsonen kudeaketaren eremuan orokortzea. 4.0 bulegoa lehengo “Paperik gabeko bulego” kontzeptuaren 4.0 industriaren paradigma berrira eginiko egokitzapena da.
4.0 bulego hori gaur egun posiblea da eta, gainera, gure gailu mugikorretik lan-informazio guztia eskura izateko gero eta orokorragoak diren eskariei eman beharreko erantzuna da. Nomina elektronikoa aukera anitz dituen kanal digitala gaitzen duen beharrezko lehen urratsa da; gaurko jardunaldiko kasu batean ikusiko dugunez, administrazioarekin eta pertsonen arloaren eta giza baliabideen kudeaketarekin zerikusia duten prozedura gehienetatik papera ezabatzea ekar dezake.
Informazio gehiago
2019/12/18
Ikastaro honetan, Kanban metodoaren oinarrizko kontzeptuak ikusiko ditugu, eta, halaber, Kanbanize tresnaren bidez nola aplikatzen diren.
Kanban metodoak erakundeei erakusten die beren lana eta uneko kudeaketa-jardunbideak bistaratzen eta hobeto ulertzen. Orobat erakusten dizkie era pragmatiko batzuk etengabe hobetzeko eta bezeroak era jasangarrian gogobetetzeko.
Kanbanize proiektuak eta zerbitzuak elkarlanean kudeatzeko aplikazio bat da. Horretarako, lan-fluxuaren egoerak bistaratzen dituzten taulak eta lanak edo eginkizunak irudikatzen dituzten txartelak erabiltzen ditu.
Horrela lan eginez, lan-fluxuaren zenbait alderdi bistaratzen eta ulertzen dira: lan-fluxua bera, blokeoak, birlanak, itoguneak, lan-karga, fluxuko desorekak, etab. Horrez gain, lan-fluxua kudeatzeko behar diren datuak gardenki biltzen ditu, hala nola entregatze-denbora (lead time) eta errendimendua (throughput). Analitiken moduluak, bestalde, fluxua analizatzeko eta hura optimizatzeko ekintzak definitzeko behar diren grafikoak eta txostenak ematen ditu.
Metodo eta tresna hau edozein sektoretan eta lan-motatan aplika daitezke, bai proiektuetan, bai zerbitzuetan.
Erabiliko ditugun adibide guztiak enpresetako benetako esperientzietan oinarrituak egongo dira.
2020/01/16-tik aurrera 2020/01/17 arte
Tailerraren helburua da, ikuspegi praktiko batetik, ziberrerasoak nola hauteman ikastea, ebidentziak bilduz eta detekzio-sistemak erabiliz.
Argibide gehiago