Category

Albisteak

Nextel AVEQ-Kimika enpresa kimikoaren web orrialdea garatu du

Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkarteak Nextel hautatu du bere web orrialdea sortzeko (www. aveq-kimika.es), bertan erakundeen prozesuei buruzko informazioa eskaintzen eta lantaldeak, balio erantsiko arloak eta sektorearentzako garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk zehazten dira ere bai. Web guneak derrigorrez pasahitza eskatzen duen sarbidea edukitzeaz gain, azkar eta modu dinamikoan eguneratzen da Nextsite 2.0 aplikagarriari, Nextel bizkaitarrak...
Irakurri gehiago

Sprik Euskadiko bederatzi klusterren berrikuntza-agentziak sustatzen ditu

Euskadiko bederatzi klusterrek Sprirekin hitzarmen bat adostu dute bakoitzari dagokion sektorean biltzen diren enpresentzako Ekintza-plana garatze aldera, ekimen berritzaileen bidez lehiakortasuna bultzatzen duten arloak eta proiektuak ezarriz. Klusterrak dagoeneko lanean ari dira zein bere sektorearen arlo estrategikoen gakoak identifikatzeko, betiere etorkizuneko errokak eta joera teknologikoak kontuan hartuta.
Irakurri gehiago

AZTI loditzen ez duen janariaren bila dabil

AZTI – Tecnaliaren Elikagaiak Ikertzeko Unitatea Zientzia Ministerioarekin batera obesitatea saihesteko elikagai berriak sortzeko programa batean ari da parte hartzen. Aipatu programa, gorputzaren pisua erregulatzen duten faktore orokorrak, molekularrak eta nutrizionalak ikertzean datza.
Irakurri gehiago

Sprik “21 Sarea”, euskal zuzendaritzaren arteko lankidetza-sarea, inauguratu du

Sprik asmo handiko proiektu bat abian jarri du Euskadi + Innova, 21 Sarea, ekimenaren bidez eta horren helburua euskal ETEetako zuzendaritza prestatzea nahiz trebatzea eta berrikuntzari dagokionez, hura Europako buru izatea da. 21 Sareak jardunaldiak, topaketak, prestakuntza-prozesuak edo izaera profesionaleko misioak antolatzen ditu enpresa-kudeaketako berrikuntzaren arloan esperientziak, informazioa eta ideiak elkartrukatze aldera.
Irakurri gehiago

ITP erresuma Batuan indartu da Alstom Aerospace xurgatzearen ondorioz

Industria de Turbo Propulsores (ITP) enpresa akordio batera iritsi da ingeniaritza-zerbitzuetan, turbomakinen diseinuan eta fabrikazioan eta aeronautikako softwarean diharduen Alstom Aerospace enpresa erosteko. Erosketa hurrengo bi hilabeteotan gauzatzea espero da behin beharrezko baimenak betetzen direnean, horretarako eskumena duten agintarien onespena barne. Komunikatu batean, Zamudioko Teknologia Parkean egoitza duen konpainiak nabarmendu zuen erosketa berria 2006-2010 Plan...
Irakurri gehiago

AEBetako eta Bilboko neutroien iturrien arteko lankidetza

Neutroien espalazio-iturriaren euskal hautagaitzak, ESS-Bilbao-k, hitzarmen bat sinatu du Oak Rigde-ko (Tennessee) espalazio-iturri amerikarreko bere homologoekin esperientziak elkartrukatzeko eta espalazio-teknologian egindako azkeneko aurrerapenak aurkezteko asmoz. Ameriketako ordezkaritzak ESS-Bilbao hautagaitza bisitatu zuen eta hurrengo egunotan euskal ordezkaritza batek SNS-ra (Oak Ridge-Tennessee) bidaiatuko du proiektua aurkezte aldera.
Irakurri gehiago

Eskoziako Gobernuaren ordezkaritza batek Parkea bisitatu du

Eskoziako Gobernuaren ordezkaritza batek Bilbora bidaiatu du udal agintariek hasitako berrikuntza-politikak zuzenean ezagutzeko. Berarentzat interesgarriak ziren, batez ere, zentro teknologikoen eskarmentua eta garapena. Horretarako, bere agendan Zamudioko Teknologia Parkerako bisita zuen eta bertan Tecnalia, Labein, Azti eta Innobasque enpresek garatutako proiektuak gogoan hartu zituen.
Irakurri gehiago

Tecnalia komunisten garaiko zentral zaharra aztertu du Errumanian

Tecnaliako adituek Cernavodako zentral nuklearraren ─Errumanian dagoen bakarra─ egoera aztertu dute; izan ere, bere lehenengo erreaktorea Nicolás Ceaucescu diktadorearen garaikoa da. General Electric-ek (GE) agindu zuen azterketa hau korporazioaren Energia Unitateak nazioartean egindako diagnosi-kontratu handienari dagokio.
Irakurri gehiago

Guztira 45 erakundek sinatu dute garapen iraunkorrarekiko konpromisoa Bizkaiko Teknologia Parkean

Orotara Bizkaiko Teknologia Parkeko 45 erakunde eta enpresen ordezkariek atzo iraunkortasunarekiko konpromisoa sinatu zuten, Zamudioko Parkean bertan egindako ekitaldian. Bizkaiko Teknologia Parkea buru duen Foroaren ─duela urte eta erdi sortua─ agiria irakurri eta jarduerak aurkeztu ondoren, Parkeko enpresa eta erakunde guztiei ekimen honetara atxikitzeko animatu zitzaien. Enpresa sinatzaileek konpromiso bat hartu dute, beste helburu batzuen...
Irakurri gehiago

Ingemat VW eta SEAT enpresen lerroetarako giltza eskuan deritzen zazpi proiekturi ekin die

Ingemat talde bizkaitarrak hainbat frontetan lanean dihardu bere proiektu industriala indartze aldera. Volkswagen eta SEAT enpresentzako lanekin eskabide-zorroa sendotzea, ezagutzaren gizartera egokitzeko kudeaketa-eredua aldatzea eta negozioaren dibertsifikaziorako bi talde sortzea dira neurri estrategiko horietako batzuk. Zamudioko Teknologia Parkean kokatutako taldeak Volkswagenekin eta SEATekin hainbat proiektu integral ezarri ditu (matrizegintza eta muntaketa-lerroak) eta horiek, beste automozio-programekin...
Irakurri gehiago
1 193 194 195 196 197