Ostatua

Aretxarte hotela

Aretxarte Hotel Jatetxea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago. 2001ean inauguratu zuten, eta 2017an berritu. Erosotasuna eta goxotasuna eskaintzen duten 30 logela atsegin ditu. Horrez gain, duen kokapenagatik inguruneak transmititzen duen lasaitasunaz eta patxadaz ere goza daiteke.
3 jangela ere baditu, eta terraza berri bat, lehengoa baino handiagoa.
Ezin hobeto komunikatuta: Bilbotik 10 minutura eta aireportutik 5 minutura.

Harremanetarako:
Ibaizabal bidea, 200. 48170 Zamudio
T: 94 403 69 00
www.aretxarte.com

Seminario Bilbao Hotela

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen alboan dago; Seminario Bilbao Hotelak 70 logela eta 2 suite ditu, guztiak kanpoaldera ematen dute, espazio handikoak eta berritu berriak dira, eta wifi-konexioa doan eskaintzen dute. Seminario Bilbao Hotelak, gainera, doako aparkalekua du, eta kirol-instalazioetarako sarbidea, baita aireporturako doako garraioa ere.
3 izarreko Seminario Bilbao Hotela Bilboko aireportutik 5 minutura dago, eta Bilboko erdigunetik 15 minutura.

Harremanetarako:        
Larrauri, 1 – 48160 Derio
Telefonoa: 94 465 97 00
www.hotelseminariobilbao.com

The Park Hotela

The Park Hotela Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, 806. eraikinean, Derio udalerrian (Bizkaia).
The Park Hoteleko egonaldia ahalik eta esperientzia atseginena eta erosoena izateko, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizuegu:
Aparkalekua. Wifia doan. Telebista logela guztietan. WC osoa eta pribatua logela guztietan. Ohe gehigarriak. Sehaskak doan. Aire girotua eta berogailua logela guztietan. Gosari kontinentala. Kafetegia. Berdeguneak.

Harremanetarako:
Edificio 806. 48160 Derio
T: 946 474 073
recepcion@hotelthepark.es
www.hotelthepark.es