Gamesa taldeak, bere filial Made-ren bitartez, bere gain hartuko du Tunezeko bi parke eolikoen haizeen kudeaketa bere osotasunean; eragiketa horrek 200 milioi euroko diru-sarrerak emango dizkio. Made-k aerogeneradoreak zuzkituko ditu, azpiestazioaz eta elektrizitatea bideratzeko lineaz eta baita parke bien funtzionamenduaz eta mantentze lanez ere arduratuko da.Irakurri gehiago
Tecnalia korporazio teknologikoak industria-ikerketa estrategikoko bederatzi proiektutan parte hartuko du Cenit programaren laugarren deialdiaren barruan. Edizio honetan 14 proiektu onartu dira, 172 milioiko finantziazioa jasoko dutenak, horien artetik 12 milioi Tecnaliarako izango dira. Euskal korporazioak laguntzea aurreikusten du eta horretarako euskarri teknologikoa eman du Espainiako 26 enpresez osatutako programa honen markoan.Irakurri gehiago