Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak abenduan bildu zituen Bilbon Estatuko ikus-entzunezkoen kluster guztiak. Horren asmoa sektoreko berrikuntzaren sustatzaile gisa jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzea eta Ikus-entzunezkoen Kluster Sare bati bidea emateko lankidetza-puntuak identifikatzea da. Foroan sektoreak aurre egin beharreko zailtasunei eta erronkei buruz eztabaidatu zen eta esperientziak elkartrukatu ziren ere bai, guztientzako komunak diren adostasuneko arlo zehatzak...Irakurri gehiago
Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen den Aberekin abereen intseminazio-zentroak nabarmendu duenez, aukera anitz eskaintzen dituen genetikoki jatorri ezberdineko zezen-talde batekin hasiera eman zaio 2009. urteari. Bere animalia-eskaintzaren artean, Duplex –nazioartean estimatuena–, Chicago, Chamonix, Mortal eta Mondeo, Tojo, Mazda eta Emir aurkitzen dira.Irakurri gehiago
Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Espainiako Plataforma Teknologiko berria koordinatzen du zebra-arraina gizakiaren osasunarekin eta bioteknologiarekin, besteak beste, loturiko ikerketa zientifikoetan erabiltzea sustatzeko. DareNET izeneko plataformak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntza jasotzen du Sareen Programa Nazionalaren bidez eta ondokoek osatzen duten kudeaketa kontseilu batek koordinatzen du berau: Azti-Tecnalia, Garapenaren Biologiaren Andaluziako Zentroa, Bartzelonako Ikerketa Biomedikoaren Parkea eta...Irakurri gehiago
Prentsak jakinarazi zuenez, Txileko Gobernuak Tecnalia korporazio teknologikoa aukeratu du azken honek dituen Neiker eta Azti zentroen bidez, herrialde horretan Munduko Bankuaren funtsekin garatuko diren bikaintasun teknologikoko zentroetako bat ezartzeko. Neiker-Tecnaliarentzako horrek bere ereduak piztutako interesa berresten duen “nazioarteko aitorpen oso garrantzitsua” dakar berekin.Irakurri gehiago
Euskaltelen jarduerari dagokionez, amaitu berri den ekitaldiaren giltzarrietako bat inbertsio-programari eustea izan da. Operadoreak bere 200 milioi euroko inbertsio-planarekin jarraituko du 2008-2010 epealdian. Hori bukatzean, Euskaltelek plana abiarazi zenetik guztira 1.600 milioi euro inbertitu izango ditu. Kopuru hori bere zuntz optiko propioaren hedapena osatzeko erabili da (271.000 km baino gehiagoko luzera) eta baita telefonia mugikorreko...Irakurri gehiago
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak aliantza bat sinatu du Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) elkarrekin Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko eta soziala bultzatzearen alde jarduteko. Hitzartutako aliantzaren bidez, Innobasque Euskadiko berrikuntza koordinatzeko eta sustatzeko tresna izango da eta Orkestra, bestalde, eskualdeko lehiakortasuna aztertzerakoan bikaintasun-zentro gisa arituko da. Orkestrak, Deustu Fundazioaren bikaintasun-zentroa izaki, helburu hori lortzeko lehiakortasuna nahiz lehiakortasunean eragina...Irakurri gehiago