Day

27 otsaila, 2009

Erdi-tentsioko elektrizitatearen banaketa automatizatuta egongo da

Atzo CIAD (Banaketa Automatizatzeko Zentro Adimenduna) izeneko proiektua aurkeztu zen Zamudioko Teknologia Parkean. Ekimen horrek 4,47 milioi euroko inbertsioa izango du berekin eta 2010. urtean prest egongo da. Proiektuan parte hartzen duten enpresen artean ZIV dago eta bere hitzetan, transformazio-zentroak erdi-tentsioko energia jaso eta behe-tentsioan ematen duten instalazio elektrikoak dira. Estatuko sare elektrikoan 300.000 baino...
Irakurri gehiago

Teknologia Parkeko IV. Herri Lasterketa

Bihar, arratsaldeko bostetan, Bizkaiko atletismo egutegian finkatzen ari den errepide-lasterketako bat lehiatuko da. Bizkaiko Teknologia Parkeko Herri Lasterketa Zamudion egingo da eta guztira 7.182 metro korrituko dira. Era berean, irteera eta helmuga enpresa-esparruko Barco eraikinaren ondoan egongo dira. Gainera, gazteenentzako lasterketa ere egongo da, adinaren arabera ezarri diren hiru kategoriekin.
Irakurri gehiago

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza hitzarmena sinatu du Manchesterreko Zientzia Parkearekin

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hitzarmena sinatu du Manchesterreko Zientzia Parkearekin, ezagutzan oinarritutako hazkunde-eredu berriak garatzeko asmoz. Esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzean datza, “arrakasta-ereduak partekatzeko eta beste sistema nahiz proiektu batzuk garatzeko”. Era berean, Manchester Central-eko Osasun Funtsak (Trustec) ere hitzarmen hori sinatu du, Bioef, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioetako Euskal Fundazioarekin eta Biobasquerekin batera.
Irakurri gehiago