Day

3 martxoa, 2009

Gaia Euskadiko erreferentziazko enpresa-taldearen saria jaso du

Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika, Informatika eta Informazio Teknologien Klusterrak (GAIA) Euskadiko erreferentziazko enpresa-taldearen saria jaso du “Mundo Empresarial Europeo” argitalpenaren eskutik. GAIAk berrikuntza eta sustapenaren alde egin du hainbat alorretan, hala nola, I+G, prestakuntza eta nazioartekotzea, eta EIKT sektorearen bilakaera bizkortzeaz gain, enpresen arteko lankidetza eta enpresen hedapena du helburu.
Irakurri gehiago

Histocell Arabiar Emirerriak bisitatu ditu aukera berrien bila

Histocell-ek urte hasieran ArabHealth azokan parte hartu zuen, hau da, Dubain (Ekialde Ertaina) ospatutako medikuntzaren sektoreko hitzordurik garrantzitsuenean. Histocell-ek egindako lanak ikusmin handia sortu du ekitaldira bertaratutakoen artean, oraindik Emirerrietan gutxi garatuta dagoen bere berezitasuna, hots, terapia zelularra dela-eta. 100 herrialde baino gehiagotik etorritako 50.000 pertsona eta 2.300 erakusketari izan dituen ArabHealth medikuntza eta osasunaren...
Irakurri gehiago

Integraziorako soluzioak

Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen B2B 2000 informazio sistemen integrazioan eta ezagutza kudeatzeko soluzioetan berezitutako enpresa da, softwarearen kudeaketa eta garapenaren alorrean kalitatearen eskakizun maila handia duena. Enpresek informazioa elkartrukatzeko dituzten beharrak asetzeko soluzioak eskaintzen dituenez, bazkide teknologikoa izan da mota askotako erakundeentzako proiektuetan; bai enpresarentzat, bai industriarentzat, oro har, bereziki nazioartekotze-eremua duen Administrazio Publikoarentzat.
Irakurri gehiago

Hamabi enpresa Canneseko ikus-entzunezkoen merkatura joango dira

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere Galiziako erakunde baliokidearekin batera stand bat izango du Frantziako Cannes hirian martxoaren 30etik apirilaren 3ra bitartean egingo den Eduki Audiobisual eta Digitalen Nazioarteko Merkatuan (MIPTV). Basque Audiovisual markapean, hamabi enpresek osatuko dute euskal ordezkaritza eta bere helburua aipatu enpresen merkataritza-lana errazteaz gain, euskal lanek ikuspen gehiago izan dezaten bermatzea da
Irakurri gehiago