Day

3 uztaila, 2012

Txorierriko alkateek BTEK bisitatu dute

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak, Txorierriko alkateen bisita jaso du ekainean: Alaitz Etxeandia, Lander Aiarza eta Gorka Carro, Lezama, Derio eta Sondikako alkateak hurrenez hurren, eta Jon Iñaki Zarraga, Txorierri Mankomunitateko zuzendaria, hain zuzen ere, Txaber Ouro, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendariak lagunduta. Xabier Diaz Silvestre, BTEKeko zuzendariaren eskutik, Teknologiaren Interpretazio Zentroak dituen modulu desberdinak...
Irakurri gehiago

Industria Sailak eta merkataritza ganberek enpresak sortzeko prestakuntza ikastaroak sustatzen dituzte

Uztaileko lehen hamabostaldian izango dira eta negozio ideia bat garatu nahi duten pertsonei edo enpresa sortu berrietako kudeatzaile eta bazkideei zuzentzen zaizkie. -Lau gai landuko dira bereziki: ideia eta merkatu azterketa, marketin plana diseinatzea, enpresak sortzeko alderdi legal eta praktikoak eta bideragarritasuna eta plan ekonomiko-finantzarioa. Bilboko, Arabako eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek emango dituzte prestakuntza ikastaroak...
Irakurri gehiago