Day

26 urtarrila, 2015

Jesus Jimenez Barbero Ikerbasqueko ikertzailea, CIC bioGUNEko zuzendari zientifiko berria

CSICeko Ikerkuntza Irakaslea eta Espainiako Kimikako Errege Elkarteko (RSEQ) egungo Presidentea Ikerbasqueko ikertzaile gisa sartu da zentroan. CSICeko Ikerkuntza Biologikoetako Zentroko Biologia Kimikoa Saileko zuzendaria izan da 2009tik 2014ra bitartean. Zentroaren zuzendaritza zientifikoaz arduratuko da, sorreraz geroztik kargu horretan izan den Jose Maria Matoren ordez, eta honek CIC bioGUNEko eta CIC biomaGUNEko zuzendari nagusia izaten...
Irakurri gehiago

Eguzki-energia ekoizteko sistema malgu eta eraginkorra

IK4-Tekniker eguzki-energiaren ekoizpena malgutasunez eta eraginkortasunez kudeatzeko sistema oso bat garatzen ari da Masermic-ekin batera. Eguzki-paneletan dauden korronte-mikroinbertsoreak kudeatzeko plataforma bat eratzea da proiektuaren muina, sistema osoaren kudeaketa adimenduna lortzeko asmoz. Normalean, panel fotovoltaikoek sortutako eguzki-energia inbertsore batera bidaltzen da, eta honek korronte zuzena korronte alterno bihurtzen du, garraioa eraginkorragoa izan dadin. Masermic-ek sistema hau...
Irakurri gehiago