Dagoeneko 18 urte igaro dira Eureka! Zientzia Museoa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Donostian, inauguratu zenetik Urte hauetan asko izan dira museoa bisitatzera etorri diren pertsonak, eta orain arte egindako lanak animatuta, zientzia gizarte osoari hurbiltzeko lanean jarraitzen dugu. Ildo horri jarraituz, interesa duten enpresa guztiei Eureka!-ren Enpresa Laguna bilakatzeko aukera eskaintzen diegu. Gipuzkoan parekorik ez...Irakurri gehiago
Enpresaren jarduera… BIOLANen biosentsoreak garatu eta fabrikatzen ditugu, elikaduraren kalitatearekin eta segurtasunarekin -esaterako histamina arrainean, sulfitoa krustazeoetan, laktosa esnekietan, ardoaren analitoak etab.- zerikusia duten zenbait parametro aztertzeko tresna berritzaileak. Bereizgarriak… Gure identitate-ezaugarria esan dezakegu elikadura-industriaren benetako problemei irtenbidea emateko eta kalitateko produktu seguruak bermatzeko produktu paregabeak eta lehiakorrak lortzeko dugun ezagutza teknologikoaren balorizazioa dela. Horretarako,...Irakurri gehiago