AA artean sartu da: Guggenheim eta Euskaltelen lehiaketa

Proposamenak irailaren 30era arte aurkez daitezke argia.guggenheim-bilbao.eus webgunean
Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskaltel Fundazioak, “AA lehiaketa: Imajinatu etorkizuna” lehiaketa aurkeztu dute. ‘Inspirazioz betetako konexioak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko’ gaiarekin, lehiaketaren helburua da telekomunikazioetan eta artean berrikuntzak hurbiltasuna, toki-identitatea eta iraunkortasuna bezalako balioak nola adieraz ditzakeen hausnartzera gonbidatzea. Horretarako, parte-hartzaileek irudiak sortu beharko dituzte adimen artifiziala (aurrerantzean, AA) erabiliz, lehiaketa honetarako berariaz egindako plataforman. Proposamenak aurkezteko epea hasi eta irailaren 30ean amaituko da (gehienez 1.000 parte-hartzaile). Urriaren 8an jakinaraziko dira irabazleen izenak, AAri buruzko gogoeta- eta eztabaida-foro bat barne hartuko duen ekitaldi batean, non arlo artistiko zein teknologikoko askotariko kolektiboetako profesionalek parte hartuko duten.
Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskaltel Fundazioak berrikuntza eta sormena sustatzeko duten helburuaren ondorioz sortu da lehiaketa hau, eta parte-hartzaileei aukera ematen die tresna berriek hizkuntza bisuala nola zabaldu dezaketen aztertzeko eta galdera berriak sortzeko, kasu honetan museoei eta teknologiari buruzkoak.