Abyntek Biopharmak instalazio berriak inauguratu ditu Zamudio-Derioko campusean

Albisteak, Bizkaia

Abyntek Biopharma konpainia bioteknologikoak bere instalazio berriak inauguratu ditu 407 eraikinean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zamudio-Derio campusean

Instalazio berri horiek Abyntek Biopharmaren garapen eta hedapen plan handinahiaren isla dira: instalazio askoz zabalagoak, modernoagoak, argi naturalez beteak, bilera gela zabalak, bulegoak eta lanerako zein atsedenerako gune komunak dituztenak.

Abyntek Biopharma 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa bioteknologikoa da, ikerketa zientifikorako bioaktiboen hornikuntzan liderra.

Katalogoan 7.000 erreferentzia baino gehiago ditu, neurrira garatutako 650 proiektu baino gehiago eta minbizia ikertzeko erreaktiboen marka propioa. Abyntekek laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen ditu prozesu osoan zehar.

Partekatu

Beste berri batzuk