Arrakastaz bukatu da offshore eolikoan kostuak murrizteko WATEREYE Proiektua

Albisteak, Gipuzkoa

Korrosioa da offshore egituretan gertatzen diren akatsen kausa nagusienetako bat, eta baita larrienetako bat gertatzen denean. 

Ceit Zentro Teknologikoak buru duen WATEREYE Proiektua 4,7 M€-rekin finantzatu du HORIZON 2020 Europar Proiektuak. 

Azken hiru urte hauetan zehar, WATEREYE Proiektuak itsas parke eolikoen funtzionamenduan, haren mantentze zein eragiketa kostuetan inpaktu nabarmena sortzen ari da saiatzen, izan ere hori baita sektore horren arazo nagusietako bat.

Energia eoliko offshorea azkar hasten ari den energia iturria da, sareari potentzia handia ematen diolako, kostu oso lehiakorrarekin. Hala ere, energia horren arazo handienetako bat da aerosorgailuetara iristea zaila dela eta itsasoaren ingurumenean lan egitea zaila dela. Izan ere, horrek asko handitzen ditu operazio- eta mantentze-kostuak (O&M), lurrean instalatutako parkeen aldean.

Kostu horiek parke eoliko offshore batentzako energiaren kostu mailakatuaren % 30 arte irits daitezke kostu horiek.  

Are zehatzago, korrosioa da O&Men kostu handien eta offshore egituren hutsen funtsezko arrazoia, hutsa gertatuz gero, detektatzeko probabilitate txikiagoa duelako eta ondorio larrienak eragiten dituelako. Korrosioaren aurkako babesaren jarraipen desegokiak eta haren kudeaketa desegokiak itsas turbina eolikoen euskarri-egituren degradazioa eragiten dute. Gainera, korrosioaren aurkako babes sistema konpontzearen kostua sistema beraren hasierako instalazioaren kostua baino askoz ere handiagoa izan daiteke. 

Testuinguru horretan, 2019an WATEREYE Proiektua sortu zen, Europar Batasunaren HORIZON 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren barruan, 4,7 milioi euroko finantzazioari esker. Ceit zentro teknologikoa izan da azken 3 urteotan proiektuaren buru, eta hartan hartu dute parte: Cobra (Espainia), Semantic Web Company (Austria) eta Delft Dynamics (Herbehereak) enpresak; Flanders Make (Belgika), Plocan (Espainia) eta Sintef (Norvegia) Ikerketa eta Garapeneko Zentroek eta Delft-eko Unibertsitate Teknikoak (Herbehereak).

WATEREYEk itsas parke eolikoen funtzionamendua hobetzeko xedea du 

WATEREYE Proiektuaren helburu nagusia offshore aerosorgailuen eragiketa eta mantentze kostuak murriztea da, itsas parke eolikoen funtzionamendua hobetze laguntzen haien egituraren osasunaren jarraipena urrutitik eginez. Horretarako, korrosioaren jarraipena egiteko monitorizazio sistema berri bat proposatu da, halako itsas egituren arazo garrantzitsua baita. “Garatu den sistema ultrasoinuetan dago oinarrituta eta offshore dorrearen barrutik altzairuaren egituraren etengabeko jarraipena egiteko xedea du, non egituraren lodiera neurtzen duten nodo sentsore batzuk jartzen diren, korrosioaren ondorioz lodiera galera detektatzeko” azaldu du Ainhoa Cortések, Ceit-eko ikertzailea.

Teknologia sentsore finko eta dron batean oinarritutako nodo sentsore mugikor batez dago osatuta. Soluzio mugikor hau, Delft Dymanics enpresak garatzen lagundu duena, ultrasoinuak detektatzen dituen gailua hegan jartzen du aerosorgailuaren dorrearen barruko puntu zehatz batera, neurketa egin dezan. Dronak ezin du erabili GPSa dorrearen barruan eta, horregatik, jarraipeneko kamerak ematen dion informazioan eta kokapen-sentsore batzuk emandako informazioan oinarrituta eta egituraren puntu kritiko batzuetaraino desplazatzen da eta automatikoki neurtzen du lodiera Ceitek garatutako ultrasoinuen sentsoreei esker. 

Soluzioa garatzeko, Flanders Make izan zen sentsoreen neurketetatik eta aerosorgailuaren dorrearen maketa bat instalatzetik abiatuta egituraren egoera bistaratzeko neurketak egiteko ingurune egokia zuen 3D interfazea diseinatzearen arduraduna. 

Bestetik, Plocanek balioztapena antolatzeko eta WATEREYE Proiektua haren instalazioetan integratzeko betekizuna izan du, izan ere, leku aproposa baita teknologia benetako ingurunean probatzeko. 

Mugarri nagusiak bete ditu arrakastaz bukatu den proiektua

Hiru urteko lanaren ostean, iragan hilabetean, WATEREYE Proiektuak bukaera arrakastatsua izan du, eta haren helburu nagusiak bete ditu, itsas parke eolikoen funtzionamenduan eta mantentzean inpaktu nabarmena sortzeko xedea barne. Korrosioaren detekzio goiztiar, adimendun eta zehatzari esker, aseguruen kostuak murriztuko dira, korrosioaren ikuskaritza esfortzua (eragiketen kostuekin lotua) eta mantentze gastuak murriztuko dira eta eskuragarritasuna hobetuko da korrosio datuak barneratuz.  

Egun, proiektuaren heldutasun teknologikoa TRL5 da, eta espero da garatutako teknologia proiektu pilotuetan erabili ahal izatea hurrengo hilabeteotan, 3 urte barru merkaturatzeko prest egon dadin. 

Partekatu

Beste berri batzuk