BASQUE FOOD CLUSTERek Adimen Artifizialaren laguntzarekin sukaldaritzako soluzio berriak garatzeko proiektu berritzaile bat jarri du abian
GastroMind proiektuak AA eta Neuromarketina sartzen ditu erosketa erabakietan eragiten duten motibazioak ezagutzeko eta merkaturatu aurretik zer produktu berrik izango duten harrera onena jakiteko
BASQUE FOOD CLUSTERek abian jarria, eta BCC Innovation eta Prosumerlaben laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa du
Kontsumo ohituren aldaketek eta negozio txikien berezko zailtasunek markatutako ingurunean Gipuzkoako ostalaritza tradizionalak lehiakorra izaten jarrai dezan soluzioak bilatzeko, BASQUE FOOD CLUSTERek Adimen Artifizialeko eta neuromarketineko teknikak erabiliko dituen berrikuntza proiektua jarri du abian, sukaldaritzaren sektorean plater eta kontzeptu gastronomiko berriak sartzearen arrakasta maximizatzeko.
GastroMind proiektua da, aurpegi-azterketaren bidez emozioen eta portaeren detekzio eta identifikazio tresnak erabiliz herritarrek plater berri horietan duten interesa ezagutzeko aukera emango duena, merkaturatze orok dakarren porrot arriskua murrizteko. BASQUE FOOD CLUSTERek, BCC Innovationekin eta Prosumerlabekin lankidetzan, abian jarritako proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa du, gastronomiaren sektorea bultzatzeko Sukalberri programaren bidez.
GastroMindek GastroFood proiektuaren lekukoa hartu du. GastroFood proiektuaren helburua Gipuzkoako ostalaritzaren lehiakortasuna bultzatzea zen, elikagaien industriarekin lankidetzan arituz, haren eraginkortasuna handitzeko eta eskaintza dibertsifikatzeko. Kontsumo-joera nagusiak aztertu ondoren, elikagaien industriako enpresek ostalaritzako establezimenduei eman ahal izango zizkieten zortzi kontzeptu gastronomiko garatu ziren: prestatutako haragi-piezak, tenperatura baxuan prestatutako haragiak, adobatuak eta marinatuak, guarnizioak, arrainen eta barazkien oinarri liofilizatuak, betegarri etnikoak, partekatzeko postre-duoak eta beste soluzio gastronomiko integral batzuk. Proiektu hori BASQUE FOOD CLUSTERek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta BCC Innovationek garatu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin.
Orain, GastroMindek adimen artifizial sortzailea eta neuromarketina erabiltzea planteatzen du, kontzeptu horiek kontsumitzaileengan sortzen duten interesa ebaluatzeko. Proiektuak BCC Innovationeko talde gastronomikoaren laguntza izango du, kontzeptu horiek gauzatzeko eta gure kultura gastronomikoaren hain adierazgarriak diren sukaldaritza tradizionaleko negozioetara eta pintxo tabernetara egokitutako errezetetan aplikatzeko.
Adimen Artifizialeko teknologietan oinarrituta, hasierako ideia horiek irudi eta izen erakargarriak eta ezagutzeko errazak izango dituzten plater eta menu zehatz bihurtuko dira, xede diren hartzaileen itxaropenekin eta nahiekin bat etorriz, eta horiek barne hartzen dituzten kartak eta menuak sortuko dira. Horiek neuromarketineko tekniken bidez sortutako iradokizun bakoitzarekiko kontsumitzaileek duten erreakzioa eta interesa ezagutzeko tresna gisa erabiliko dira.
Prosumerlab buru izango den neuromarketin-azterlanak kontzienteak ez diren erreakzioak identifikatzea ahalbidetuko du, hala nola garunaren jarduera edo aurpegiaren adierazpenak, kontsumitzaileen lehentasunen eta motibazioen ikuspegi sakonagoa lortzeko. Horri esker, elikagaien industriak prototipatzeko eta testatzeko potentzial handiena duten kontzeptuak identifikatu ahal izango dira. “Proiektuak baterako sortze-fasea izango du elikagaien industriako enpresekin, kontzeptuen potentziala zehaztuz, bideragarritasun industriala eta teknikoa ebaluatuz”, esan du Virginia Matesanz BASQUE FOOD CLUSTEReko berrikuntza zuzendari eta proiektuaren arduradunak.
Eragina enpresen jardueran
GastroMindek ostalaritzako enpresetan eragin nabarmena izatea espero da, merkatuaren lehentasunekin eta publiko berrien irismenarekin bat datorrelako. Elikagaien industriak, berriz, eskala handiko ekoizpen prozesuak optimizatzeko gaitasuna du, eta horrek ostalaritzako negozioetarako kostuak murriztea ekar dezake. Beraz, proiektuaren helburua ostalaritzak sukaldaritzan denbora aurrezten duten eta kostu operatiboak murrizten dituzten soluzio gastronomikoak baliatzeko oinarriak ezartzea da, kalitate maila handiari eutsiz eta eskaintzaren dibertsifikazioa eraginez, prestakuntzan edo ekipamendu espezializatuan baliabide gehigarririk inbertitu beharrik gabe.
Proiektua aurrerapausoa da ostalaritzak eta elikagaien industriako enpresek elkarrekin sortzeko duten gaitasunean, ez soilik establezimenduen beharrei eta merkatuaren eskaerei erantzunez, baizik eta garapenaren oso fase goiztiarretan horiei aurrea hartuz. Horri esker, produktu berriak merkaturatzeak duen arriskua murriztu eta eskaintza gastronomiko berriak sortzeko prozesuen eraginkortasuna hobetu egingo da.