Basque Open Industry: Euskal industria adimendunaren topaketa

Albisteak, Bizkaia

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI Taldearen bidez, BASQUE OPEN INDUSTRYen beste edizio bat antolatu du, azaroaren 13an eta 14an, BECen (BILBAO EXHIBITION CENTRE), Barakaldon

Basque Open Industry-k euskal ekoizpen-ehuna indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten heldutasuna aurkezten du.

Diziplina anitzeko ekitaldia, profil profesional eta sektore guztietarako egokia, eta baita talentua erakartzeko eta abangoardiako teknologien inguruan garatzeko interesa duen publiko orokorrarentzat ere.

Estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak, tailerrak eta ponentziak uztartzen ditu, eta oinarri produktiboko ezagutza teknologikoaren arloko talentuaren inguruko harremanak sustatzen ditu:

  • Ingurumen-/energia-trantsizioa eta trantsizio teknologiko eta digitala.
  • Ekoizpen-industriarako ikuspegi estrategikoa.
  • Zibersegurtasun eta digitalizazio jasangarriko irtenbideak.
  • Adimen artifizialaren aukerak.
  • Talentua eta nazioartekotzea.

Informazio gehiago hemen

Partekatu

Beste berri batzuk