BCMaterials uraren kutsadura kentzeko eta bertan dauden elementu baliotsuak berreskuratzeko nanomaterialak garatzen ari da

Albisteak, Bizkaia

Jatorri naturaleko mintzek, azken belaunaldiko nanomaterialekin konbinatuta, uren kutsatzaileak deuseztatzen dituzte, antibiotikoak eta metal astunak kasu

Mintzak uretan dauden material kritikoak berreskuratzeko ere diseinatu dira; adibidez, lur arraroak, litioa eta kobaltoa, giltzarrizko materialak elektronika, energia eta antzeko industrietarako

BCMaterials zentroko zientzialariak azken belaunaldiko eta jatorri naturaleko nanomaterialak garatzen ari dira uren kutsadura deuseztatu eta horien balioa areagotzeko. Material berri horiek kutsatzaile emergenteak ezabatzeko gaitasuna dute, antibiotikoak eta artsenikoa bezalako metal astunak kasu, industrian erabiltzeko moduko balio erantsi handiko elementu kritikoak berreskuratzeaz gain; adibidez, lur arraroak, kobaltoa edo litioa. Ikerketa honek inpaktu handia eragin du ingurumenean, pertsonen osasunean, ekonomian eta beste alderdi batzuetan.

BCMaterials zentroak arlo honetan egindako lana Europako bi proiekturi lotuta dago: MERLIN ETA SELFAQUASENS, biak ala biak nazioarteko zenbait partnerren lankidetzaz garatutakoak. Mintzak/iragazkiak sortzea da bi proiektu hauen helburua, jatorri naturaleko polimeroetan oinarrituta eta xurgatzeko zein degradatzeko nanomaterialekin funtzionalizatuta.

Eguzki-argia, kutsatzaile emergenteak H2O bihurtzeko

“MERLIN proiektuan, uraren kutsatzaile emergenteak degradatzeko (antibiotikoak eta horiekiko erresistentzia duten bakterioak kasu) eguzki-argiaz baliatzen diren mintzetan lan egiten ari gara. Eskala nanometrikoko ingeniaritzaren erabilera da proiektuaren  berrikuntzarik  handienetako  bat  da,  oxido  metaliko  ugari  eta ekonomikoetan oinarritutako material erdieroaleak diseinatu ahal izateko. Material hauek fotokatalitikoak dira eta beroa sortzen dute eguzki-energia xurgatzean, kutsatzaileen degradazioa azkartuz H2O bihurtu arte”, adierazi du Maibelín Rosales BCMaterials-eko zientzialari eta proiektuaren arduradunak.

Industriarako material kritikoak berreskuratzen

SELFAQUASENS proiektuak MOF horiek mintzetan integratzea du helburu, metal astunak atzemateko eta gure eguneroko gailu elektroniko guztietan dauden lur arraroak, litioa eta kobaltoa bezalako elementu kritiko eta arras urriak industriarako berreskuratzeko.

“Gainera, SELFAQUASENS proiektuak garatutako mintzek iragazketa monitoriza dezakete uren tratamendu-prozesua optimizatzeko. Proiektuan artsenikoaren berezko kutsadura duten urak, kobrearen meatzaritzako ur azidoak eta litioan aberatsak diren ur gaziak erabiltzen ari gara mintzen saiakuntza egiteko. Mintzak osagarri ezin hobea izango lirateke gure inguruan uren ohiko tratamendu- prozesuetarako, izan ere, horiei esker, ingurumenerako zein osasunerako oso kaltegarriak diren PFA bezalako kutsatzaile iraunkorrak desagerrarazi ahal izango lirateke”, azaldu du Roberto Fernández de Luis proiektuaren BCMaterialseko ikertzaile nagusiak.

Kalkuluen arabera, urtero Europan 35.000 heriotza gertatzen dira mikrobioen aurkako gaixotasunekin lotuta, eta 2050erako urtean 10.000.000 heriotza gerta daitezke mundu mailan.

Partekatu

Beste berri batzuk