BIOSPAINen 5. edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egin da Iruñean eta deialdia arrakastatsua izan da, orain arteko parte hartzerik handiena izan baita. Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteko (APTE) parke kideetan kokatutako enpresa eta erakundeen parte hartzea ere nabarmenetako bat izan da.

Edizio berri onen ezaugarririk behinena ekitaldiaren nazioartekotzea izan da, bertan parte hartu dute atzerriko 150 enpresa eta erakundek, eta horrek aurreko edizioan baino % 55 gehiago esan nahi du. Zifra honek eta besteek berretsi egiten dute BioSpain dela Hego Europako ekitaldi bioteknologikorik garrantzizkoena.

Espainian bioteknologiaren ezagutza sustatu eta hura aurreratzeko BioSpain 2010ean egin diren jardueren artean hauek nabarmentzen dira: BIOTEC 2010, topaketaren biltzar zientifikoa baita; enpresa partneringa, 1500 enpresa topaketa baino gehiago hartu dituena egun hauetan; Inbertsio Foroa, zeinak hautatu dituen 30 proiektu baino gehiago biltzarrean zehar esplikatzeko eta bioteknologiaren finantzazio iturri berriak aztertzeko; speaker corner-a, enpresa eta produktuak aurkezteko espazioa; eta Espainiako Bioeskualdeen Sarea, espainiar bioeskualdeen arteko koordinazioa errazten duen erakundea.