Hernani

Gipuzkoako enpresetarako hazten ari den euskal berrikuntza- eta teknologia- ekosistemarako sarbidea.

Campusari buruz

Euskadiko Parke Teknologikoaren lehenengo hedapen-prozesuak Gipuzkoan izan duen emaitza da Hernaniko Campusa.

Gipuzkoako industriari erantzun berritzaileak ematera bideratutako proiektu sendo batekin, Hernani Campusaren garapena eraikin berezi eta ekoiraunkor berri baten eraikuntzari lotuta dago. Instalazio berriak 2026ko amaieran egongo dira prest, eta Parke Teknologikoaren  egoitza izango da, Hernani Campusean. Ekonomia zirkularraren aitzindariaren izena izango duen eraikinak, «Ellen MacArthur» izenekoak, 10.000 m2 eskainiko ditu, bulegoetarako, laborategietarako edo I+G zentroetarako, eta funtsezko eginkizuna izango du, «scale up» -ren hub gisa; izan ere, 2.300 m2 baino gehiago erabiliko dira inkubazio-fasea amaitu duten enpresa-proiektuak hartzeko. Horrekin guztiarekin, Euskadiko Parke Teknologikoak ahalik eta gehien bultzatuko du campusa lurraldeko enpresa eta proiektu estrategikoetarako erakartzeko gaitasuna.

Ikusi Campusaren mapa Ikusi Ellen MascArthur eraikinaren bideoa

Kanpuseko zerbitzuak

Hernaniko Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Espazioak

Hernaniko Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Hernaniko Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Hernaniko Campusarekin.

Hernaniko Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu