Hondarribia

Euskadiko Parke Teknologikoak Gipuzkoan dituen hazkunde-beharren aurreko erantzun naturala, eta sektore estrategiko berrietarako atea.

Campusari buruz

Hondarribiko Campusa izan da Euskadiko Parke Teknologikoaren ekosisteman sartzen azkena.

Campus horren garapena funtsezkoa izango da Gipuzkoan hazkundea bermatzeko eta proiektu berriak ezartzeko. Kokaleku estrategikoa du, lurraldeko komunikazio-nodo garrantzitsuenetatik gertu baitago. Horri esker, egokia da berariazko interes-arloei erantzuteko, abiazio elektrikoaren arloari, esaterako.