Campusak

Euskadiko Parke Teknologikoko Campusak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan modu estrategikoan kokatutako espazioak dira; azpiegitura eraginkor eta adimentsuz hornitutako ingurune jasangarrietan daude, enpresa-garapena eta garapen profesionala bultzatzeko inguruneetan.

Euskadiko Parke Teknologikoaren Campusak

Euskadiko Parke Teknologikoak zortzi campus ditu hiru euskal lurraldeetan banatuta. Horiek guztiek elkarrekin konektatutako eta kalitatezko ekosistema bat osatzen dute. Ekosistema horretan funtsezko faktoreak bultzatzen dira, hala nola ezagutza eta I+G enpresa-ehunera transmititzea eta networkinga, eta enpresentzako eta profesionalentzako balio erantsiko zerbitzu bereizgarrien eskaintza zabal baterako sarbidea dago.

Abanto

Euskadiko Parke Teknologikoaren funtsezko pieza eta erreferentziazko espazioa da, energiaren arloko proiektu estrategikoetarako.

Campusa ezagutu

Donostia

Euskadiko Parke Teknologikoaren aitzindaria da Gipuzkoan, eta erreferentziazko Campusa hainbat sektoretan, Biozientziarenean, esaterako.

Campusa ezagutu

Hernani

Gipuzkoako enpresetarako hazten ari den euskal berrikuntza- eta teknologia- ekosistemarako sarbidea.

Campusa ezagutu

Leioa

Enpresen eta ikerkuntza zientifikoaren arteko elkargunea izanik, jakintza-transferentzia eta berrikuntza bultzatzen ditu Leioa Campusak.

Campusa ezagutu

Vitoria-Gasteiz

Talentu- eta berrikuntza-kontzentraziorik handiena Araban, energiaren eta osasunaren arloetan eta arlo aeroespazialean nazioartean erreferentziazkoak diren proiektuekin.

Campusa ezagutu

Zamudio/Derio

Estatuko lehenengo Parke Teknologikoa izan zen; aitzindaria da, beraz, eta euskal zientzia- eta teknologia-ekosistemaren eredu eraldatzaile baten erreferentea.

Campusa ezagutu

Bilbao

Bizkaiko hiriburuaren hiri- eta gizarte-garapenarekin lotutako proiektu estrategikoa, Zorrotzaurre ezagutzaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta industria aurreratuaren uharte bihurtzeko.

Campusa ezagutu

Hondarribia

Euskadiko Parke Teknologikoak Gipuzkoan dituen hazkunde-beharren aurreko erantzun naturala, eta sektore estrategiko berrietarako atea.

Campusa ezagutu