CICLICOM berrikuntza-ekosistemak aurrera egiten du plastiko konplexuen ekonomia zirkular eraginkorraren bultzadan

Albisteak, Bizkaia

CICLICOM sektoreko eragileen topagune izango den plataforma digital bat eraikitzeko fasean dago

CICLICOM material konposatu eta plastiko konplexuen zirkulartasunerako berrikuntza-ekosistema, Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kide den GAIKER Zentro Teknologikoa buru duena, aurrera doa bere garapenean, eta, gaur egun, sektoreko eragileentzako topagune izango den plataforma digital bat eraikitzeko fasean dago.

Plataforma horrek hondakin plastikoekin eta horiek tratatzeko beharrezkoak diren teknologiekin lotutako eskaintzaren eta eskariaren kasazioa eta geolokalizazioa erraztuko du, hainbat erakunderen azpiegiturak, zerbitzuak eta gaitasunak integratuz.

Helburua da negozio-aukera berrien sorrera, transferentzia teknologikoa eta enpresen, zentro teknologikoen eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatzea. Era berean, zabalkuntza-kanpaina bat abiarazteko prozesua hasten ari da, gaitasun eta zerbitzu osagarriak eman ditzaketen erakunde berriak sartzeko helburuarekin.

Hedapen horren bidez, irtenbide teknologikoen garapena aberastu eta negozio-aukera berriak sortu nahi dira.

Partekatu

Beste berri batzuk