COUTH Industriesek brontzezko A lortu dio Kudeaketa Aurreratuari
COUTH Industries, S.L.k, COUTH Industrial Marking Systems, S.L.U., E2M COUTH Vision Systems, S.L.U. eta COUTH R&D, S.L. sozietateak biltzen dituen taldeak Brontzezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Aitortza honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aitortza abenduaren 17an banatuko da
Erakunde honek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.
Eusko Jaurlaritzaren aitortza honekin, Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentro eta gainerako sektoretako erakundeak, publikoak zein pribatuak. Aitortzak EUSKALITen bidez ematen dira, honek kudeatzen dituen ebaluazio-prozesuen bitartez.
Sari horien helburua erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.
Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.