Elektronika, informatika eta telekomunikazioko euskal enpresen fakturazioa % 2,8 jaitsi da 2011 urtean

Bizkaia

  • Euskal Erkidegoko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterrean sartuta dauden 264 erakundek (GAIA-Cluster TEIC) 2.911 milioi euroko fakturazioa lortu zuten 2011n eta enplegu kopuruari eutsi zioten, eta hala, sektoreak 11.410 langile dauzka Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Klusterrak bihar egingo du, ekainak 14, Urteko Batzar Orokorra Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bertan izango dira hiriko alkatea, Javier Maroto; Arabako Foru Ahalduna, Javier de Andrés; eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Bernabe Unda. (*erantsita dator egitaraua)
  • GAIAk 2012rako dauzkan aurreikuspenen arabera aurreko ekitaldian bezalako negozio eta enplegu maila lortuko da, “baina denok ezagutzen ditugun ziurgabetasunak eta kanpoko faktoreak zalantzan jartzen gaituzte aurreikuspen horiekiko”, diote arduradunek.
  • Klusterrak sektorea, bere enpresak, soluzioak eta produktuak nazioartekotu nahi ditu “beste herrialde batzuetan agertzen diren goranzko merkatuetan sartuz”, beraren emaitzei eusteko formula izan dadin.

Euskal Erkidegoko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterreko presidenteak (GAIA-Cluster TEIC), Joseba Ruiz de Alegriak, Igor Arrizabalagak, GAIAko Zuzendaritza batzordeko kideak eta Zuzendari Nagusi Tomas Iriondok, gaur eman dituzte ezagutzera prentsaurrekoan makro-sektore honek joan den urtean Euskal Erkidegoan izan dituen kopuru orokor nagusiak.

Adierazi dutenez, GAIAn sartuta dauden 264 erakundeen fakturazioa 2.911 milioi euro izan zen 2011n, kopuru horrek % 2,8ko jaitsiera esan nahi du aurreko ekitaldiarekiko. Azken urteetako beheranzko joera aurrera joanik, jokabidea desberdina izan da erakundearen neurriaren eta azpisektorearen arabera.

Hala, kaltetuenak neurri txikieneko elektronika enpresak izan ziren, fakturazioa % 7 jaitsi baitzitzaien, eta ondoren IKT enpresak, % 5eko atzerakada erregistratu baitute. Beste alde batetik, elektronika profesionalak 2011n fakturazioa % 1,5 inguru igo zuen, nazioarteko merkatuetan duen presentziagatik nagusiki.

Enpleguari dagokionez, aurreko urteko kopuruak mantendu dira, 11.410 langile elektronika, informatika eta telekomunikazioen sektorean Euskadin, baina “nahikotxo” ari dira agertzen enplegu erregulazioko espedienteak 2012ko lehen seihilabeteko honetan.

Esportazioetan ezagutu den hazkundeak (% 10,94), negozio zifra 943 milioi euro izanik 2011n, garbi erakusten du nazioartekotutako enpresek lortzen dituztela emaitzarik onenak. Beste alde batetik, GAIAn sartutako erakundeek 124 milioi euro inbertitu zuten I+Gn iaz, eta pixka bat goratzea da hori (%1,6).

Bihar osteguna Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Auditorioan egingo den Klusterraren Batzar Orokorra dela-eta eman dira argitara kopuruak. Batzarraren Ekitaldi Publikoan -12,00etatik aurrera izango da- hiriko alkatea, Javier Maroto egongo da, eta amaiera Arabako Foru Ahaldunak, Javier de Andrés-ek emango dio; eta bertan izango da, baita ere, Bernabe Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua.

Batzarrean beste Presidente bat hautatuko da eta Klusterraren Zuzendaritza Batzordearen berritze partziala; batzarra videomstreaming bidez ikus daiteke: http://www.gaia.es/asamblea2012/

Nazioartekotzea funtsezko
2012rako asmoetan, GAIAko presidenteak, Joseba Ruiz de Alegriak, krisiaren “epizentroan” gaudela gogoratu ostean, adierazi du “2012rako gure aurreikuspen baikorra gaudenean geratzea da; baina zalantzarik badugu bai, denok ezagutzen ditugun ziurgabetasun eta kanpoko eragileen erruz”.

Haren iritziz, sektoreko enpresak, soluzioak eta produktuak nazioartekotzea bultzatzea “aukera on-ona da”, beste alde batzuetan goranzko merkatuek daukaten eskaria kontuan izanda. Horrela, Ruiz de Alegriak aitortu duenez “ez gara ari nazioarteko hazkunde bizkorra bizitzen, jakin badakigu, saiatu baikara, horrek dituen zailtasunak zeintzuk diren”.

“Bizi dugun kaos eta orientabiderik ezaren aurrean” Ruiz de Alegriak sendo egin du apustua “gure inguruan aldaketa bat eragiteko, denon esku-hartzea eta erantzukizuna duen eredu sozioekonomikoa garatu eta egituratzeko”. Bide horretan, nahitaezko eragile jo du hau, “biziberritzea izan dadin jarrera soziala non agente guztiek jokabide eta jarrerak batzen ditugun: administrazioak, enpresek eta gizarteak. Alde bakarreko jardunak, lankidetza txikiak… ez dira nahikoa. Denok hazi gaitezen formula bat ezarri behar dugu”.

Tomas Iriondo, GAIAko Zuzendari Nagusiak, erantsi du GAIAk proposatutako biziberritze ariketa honetan jokabideak funtsezkoak direla.

Alde horretatik, komunikazioan gardentasuna behar dela adierazi du, “egiazko informazioa partekatu behar dugu orientabide eta erronka kolektiboak lerrokatzeko”; eta interes indibidualen aurretik jarri behar direla herrialde-erreferenteak sortzeko aukerak; eta baita hirugarrenekin konfiantza sortzeko beharra ere, “horrek gure arteko konfiantzazko praktika aktiboak eskatzen ditu. Zail da partekatzen eta sinesten ez duzun zerbait saltzea. Proposamen horiek egiteko denok partekatu behar ditugu”, esan du amaitzeko.

Klusterreko zuzendariek iragarri dutenez, Plan Estrategikoaren azken ekitaldian, GAIAk balantze bat egingo du eta sektoreak ikusten dituen erronkak aurkeztuko ditu, 264 erakunde bazkideen emaitzen kontuan aldatu ahal izateko.

Partekatu

Beste berri batzuk