Elkargi eta Bankinter, enpresen finantzaketa jasangarria zein nazioartekotzea bizkortzeko aliatuak

Albisteak, Gipuzkoa

Elkargik eta Bankinterrek, autonomoen zein enpresen finantzaketa sustatzeko lankidetza hitzarmena berritu dute

Akordio berriak, energía eraginkortasuneko proiektuak sustatzeko finantzaketa lerro berria aurreikusten du. “`CAE´ Aurrerakin Mailegua” izeneko finantza produktu berritzailea da, eta berehalako likidezia izateko aukera ematen die enprese, hain zuzen ere, Energia Aurrezteko Ziurtagiriaren (CAE) balioa aurreratuz eta Elkargik abalaturako enpresei inbertsio jasangarriak lehentasunezko baldintzetan finantzatzea erraztuz.

Horrez gain, hitzarmenak nazioarteko negozioa finantzatzeko lerro berriak jasotzen ditu: dokumentu-kredituak, inportazio finantzaketak, edota nazioarteko abalak, enpresa txiki-ertainentzat prezio oso lehiakorretan.  

Honi esker, nazioartekotzeari laguntzeko baliabideak jarriaz eta ingurumenean eragin positiboa duten eta ASG printzipioekin bat datozen proiektuak bideratzeko, bi erakundeek lankidetza indartu dute.

Elkargiko zuzendari nagusia den Zenón Vázquez Irizarrenhitzetan, “Elkargi bere ingurunearekin konprometitua dagoen eta enpresek zein autonomoek sortutako nahiz partaidetutako finantza erakundea gara. Akordio honekin enpresei ematen diegun laguntza indartzen dugu, eskura dituzten finantza soluzioen sorta zabalduaz, enpresen garapenerako eta lehiakortasunerako funtzezkoak diren bi arlotan: jasangarritasunean eta nazioartekotzean”.

Bestalde, Bankinter Erakundeko Ipar zonaldeko zuzendari Javier Hernández Bermejorentzat, bankuak enpresa-negozioan egiten duen proposamena askotarikoa da, bereziki nazioarteko jardueran, atzerriko merkatuetan lehorreratuz edo indartuz jarduera dibertsifikatu nahi duten enpresentzako irtenbide espezifikoak bultzatuz. Eta gaineratu du: “Finantzaketa jasangarrian, gure `CAEko Aurrerakin Maileguaren´ berritasuna adierazi nahi dut, enpresei Energia Aurrezteko Ziurtagiriaren moneta aurreratzeko aukera ematen baitie. Hau da, CAE-k sortuko duen azken energía kontsumoaren aurrezkiaren balioa aurreratuko diogu enpresari”.

Ekimen honen bidez, Bankinterrek eta Elkargik kreditua eskuratzea erraztu nahi dute, enpresen nazioartekotzea eta energia-eraginkortasuneko, mugikortasun iraunkorreko, ekonomia zirkularreko edota deskarbonizazioko proiektuak bultzatzeko, besteak beste. Enpresa eredu iraunkorragoak eta lehiakorragoak lortzeko trantsizioa bizkortzea da helburua.

Partekatu

Beste berri batzuk