EmakumeEkinn saria jaso du VIVEbiotech-ek, berrikuntzaren eta emakumezkoen talentuaren alde egiten duen enpresa izateagatik

Albisteak, Gipuzkoa

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela  eta, Donostia Sustapenak aintzatespen bat egin die hirian espíritu ekintzailea garatzen eta  berrikuntza sustatzen laguntzen duten emakumeei

Horrela, Donostia Sustapenak hiru kategoritan banatutako sariak eman ditu: emakume ekintzaileak, emakumeen berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustua egiten duten enpresak, eta  STEAM bokazioak sustatzen dituzten emakume ikertzaileak. Aipatutako hiru modalitateetan, hauek izan dira EmakumeEkinn aintzatetsia jaso dutenak: GOXONELA Marianela Guarda (ekintzailea), VIVEbiotech (enpresa) eta María Muñoz Cafarell (ikertzailea).

Sariak Eneko Goia alkateak, Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak eta  lñigo Olaizola  Donostia  Sustapenaren zuzendari orokorrak eman dituzte.

Aintzatespen hauek  Donostia Sustapenak enpleguarekin eta ekintzailetzarekin lotutako berdintasun-politikak bultzatzeko egindako apustuaren parte dira. Politika horiei bi milioi euro bideratzen ditu urtero, eta 2023an emakumeentzako 400 enplegu baino gehiago eta ehun bat enpresa-proiektu sortzeko laguntza eman du.

Sari banaketan Donostiako alkate Eneko Goiak irabazleak zoriondu ditu eta eskertu die, bakoitzak bere alorrean egiten ari den lana, hurrengo belaunaldiei erakusten dielako edonork, sexua zeinahi den ere, Ion bizitza arrakastatsua izan dezakeela edozein alorrean. Hortaz  honakoa azpimarratu du: “Eredu zarete. Hiriaren oraina eta etorkizuna. Zalantzarik  gabe, zuen adibideak enpresa asko emakumeen talentuaren alde egitea erakarriko du, eta emakume asko gure hirian ekintzaile izatearen aldeko apustua egitera animatuko ditu”.

Bestalde, Donostiak, aurrera  egiten jarraitzeko, emakumeen talentua behar  duela azpimarratu du Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzíak: “Herritarren erdia ordezkatzen dugu; horregatik, gizarte adimendun eta zuzenek emakumeen talentua batzen eta bultzatzen dute, gizarteek behar  duten sormen ahalmenaren, berrikuntzaren eta jakintzaren % 50 emakumeei zor zaielako, bai eta gizartean garapena eta  ongizatea sortzeko  gaitasunaren erdia ere. Horregatik da hain garrantzitsua errealitate hori agerian jartzea eta  emakumeak hazteko eta beren proiektu profesionalak garatzeko balioko duten erreferenteak sortzea, haien erabateko errealizazioa lortu arte, desberdintasun arrakalak gaindituz eta  haien potentzial guztia hiriaren mesederako erabiliz”.

Partekatu

Beste berri batzuk