Ingeniaritzatik, arkitektura eta industria hobeak sortzen ditugu, azpiegitura eta espazio hobeak, pertsonengan, haien ingurunean eta partekatzen dugun etorkizunean eragin positiboa izan dezaten. Etorkizun hori sortu nahi dugu, asmamenez eta sormenez, gure 5 jarduera-arloen bidez (Arkitektura, Industria, Hiria eta lurraldea, Eraikuntza eta Sustapena), gure bezeroen erronketarako irtenbide integralak eta espezifikoak eskaintzen laguntzen digutenak.
Etorkizun posible bat, gure bezeroen talentua gure taldearenarekin (400 pertsona) eta gure bidaia-kideenarekin (teknologoak eta ikerketa-zentroak, eskolak eta unibertsitateak) uztartzeari esker. Badakigu elkarrekin bakarrik sortzen dugula bidea.
Etorkizun horri forma ematen diogu ausartzen baikara gauzak aldatzen, beste modu batera sortzen, Krekin sortzen. Krekin sortzeak erronka bakoitzari sormenez eta konpromisoz erantzutea, edozein ideia errealitate bihurtzea eta erantzukizunez jardutea esan nahi du. K-rekin sortzea gure bezeroen erronkak irtenbide erreal eta ukigarri bihurtzea da, ingeniaritzarik aurreratuenetik.
Etorkizuna partekatzea da, hobeak izateko.